Zorrotztasunez ulertuta, bizi osorako espetxe zigorra presoaren bizitza osora luzatzen den zigorra da; hala ere 20 urtetik gorako zigorrak izendatzeko ere erabiltzen da, iraupen honetako zigorrek ondorio fisiko eta psikologiko latzak eragiten dituztelako eta hortaz giza eskubideen ikuspegitik onargaitzak direlako.
Europar Batasunean teorian ez dago bizi osorako iraupena duen zigorrik, estatu guztietan bizi osorako zigorra epe bat igarota berrikusteko eta zaintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera aurreikusten delako,“bizi osorako zigor berrikusgarria” bezela ezagutzen dena. Epemuga hau estatu batetik bestera aldatzen da: Italian 26 urte, Britainia Haundian 20-25 urte, Grezian 20 urte, Frantzia, Alemania, Austria eta Suizan 15 urte, Danimarkan 12 urte eta Irlandan 7 urte.
Espainiar estatuan bizi osorako espetxe zigorrak ez du legedian tokirik eta jurista gehienen ustez hura indarrean jartzea bateraezina da Espainiar Konstituzioak (1978) espetxe zigorren helburu bergizarteratzaile eta hezitzaileari buruz, eta zigor zein tratu krudel eta ankerren debekuari buruz dioenarekin. Argudio berdinak dira espainiar estatuan bizi osorako zigor ezkutuak legalki aplikatzeko aukera ematen duten 2003ko Kode Penalaren erreformen eta “Parot dotrinaren” aurka erabilitakoak.
Ezin da ahaztu 1973ko Kode Penalak (“zaharra” bezela ezaguna) 20-30 urte bitarteko gehienezko espetxeratze aldia aurreikusten zuela, Europa erdian bizi osorako espetxeratze bat bezela hartzen dena, eta hainbat preso politikok zigor luzeak bete dituztela: Laudelino Iglesias anarkista euskaldunak 23 urte terdi bete zituen (2004) eta Francisco Brotons komunistak aldiz 25 urte (2002). Egia da zigorra laburtzeko aukera bazegoela erredenzioen bitartez (espetxean betetako denboragatik, lana egiteagatik, ikasteagatik, e.a.).
1995eko Kode Penalak (“berria” bezela ezaguna) gehienezko espetxeratze aldia 30 urtetan finkatu zuen eta zigorra laburtzeko aukera gehienak ezabatu zituen. Baina 2003. urtean, “terrorismoaren” aurkako gudaren harira, eta hazten zihoan giro sozio-politiko gatazkatsu batetan, bizi osorako zigor ezkutua bere osotasunean ezarriko zuen Kode Penalaren erreforma burutu zen.
2003ko Kode Penalaren erreforma
PSOE eta PP alderdiek bultzatua eta politika antiterroristari estuki lotuta.
Bizi ososrako espetxe zigorra aplikatzeko marko legala sortzen duten neurriak jarri zituzten indarrean:
-Gehienezko espetxeratze aldia 40 urtetara luzatzea.
-Zigorrak osotasunean betetzeko beharra.
-Zigorrak gogortu eta delitu berriak tipifikatu.
-Zigorren erredenzioak erabat ezabatu.
-Onura penitenziarioak, 3. gradua eta baldintzapeko askatasuna lortzeko baldintzak gogortu.
Auzitegi Gorenaren “Parot dotrina” (2006)
Entzutegi Nazionalak sortu eta Auzitegi Gorenak, 1973ko Kode Penalarekin zigortutako preso politikoei erredenzioak kentzeko asmatu zuen trikimailu judiziala. Erredenzioak 1973 edo 1995eko kodeek ezartzen zuten gehienezko espetxeratze aldiari (30 urte) aplikatu ordez, presoak jasotako zigor guztiei banaka aplikatzen zaie, era honetan erredenzioak ezerezean gelditzen direlarik.
Mari Luz kasuaren eta Iñaki De Juana preso politikoaren askapenaren inguruan espainiar eskuinak antolatutako zirko mediatikoaren harira, hedabideetan bizi osorako zigorraren eta bortxatzaile zein “terroristentzako” zigor-ondorengo kontrol neurrien gainean zinismoz eta zurikeriaz betetako sasieztabaida bat izan zen. Epaile eta juristen elkarteen eta PSOEko zenbait sektoreen oposaketa irmoaren ondorioz eztabaida bertan behera gelditu zen; Espainian Europan diren bizi osorako zigor legalak baino askoz gogorragoa den ezkutuko betirako espetxe zigorra badagoela agerian gelditzen ari zelako.
Alemaniar estatuan bizi osorako zigorra -legearen arabera- 15 urteren buruan berrikusten bada ere hor dago RAF erakundeko preso politikoen kasua: Brigitte Mohnhaupt eskuindarren kritika gogorren artean kaleratu dute 24 urte preso izan ondoren, eta Eva Haulek 21 urtetako zigorra bete du.
Frantzian legeak 15 urteren buruan berrikusten den bizi osorako zigorra aurreikusten du, hala ere honek ez du eragotzi zenbait presok 25 urte baino gehiago giltzapean ematea. Bizi osorako zigorra jaso duen preso baten zigorraren berrikusketa eta askapen prozesuak hiru fase jarraitzen ditu:
- Sei eta hamabi hilabete bitarteko behaketa aldia Fresnes espetxeko Behaketa Zentru Nazionalean (CON). Isolamenduaren pareko baldintzetan presoa aztertu, behatu eta ebaluatu egiten dute (testak, galdeketak, elkarrizketak…).
- Erdi-askatasun erregimena (3. graduaren antzekoa) 1-2 urtez. Presoak espetxetik kanpo lan egiten du eta presondegira gauetan itzultzen da; noizean behin asteburuetan permisoak izaten ditu.
- Baldintzapeko eta zaintzapeko askatasuna 5 urtetako aldi baterako. Presoa Frantziako eskualde batetan konfinatuta dago, epaitegiaren kontrolpean eta zenbait debeku bete behar ditu.
Iparretarrak erakundeko euskal preso politikoen eta Action Directe-ko kide ohien kasuan bizi osorako zigorra ez diete 15 urteren buruan berrikusi, eta egin badiete mobilizazioari eta presio sozialari esker izan da: Gabi Mouescari 17 urterekin, Filipe Bidarti 19 urterekin, Nathalie Menignoni 21 urteren buruan eta Jean Marc Rouillan-en kasuan ia 24 urte. Gainera maila ideologikoko kontrol neurri bereziak ezarri dizkiete: borroka kide ohiekin harremanak izatea edota betetako zigorrarekin lotutako gertaeretaz hitz egitea edo espetxeen inguruetan agerraldiak egitea debekatuta dute.
2008ko otsailean Sarkozy-ren gobernuak “Segurtasunezko erretentzioaren legea” onartu zuen; epaileei zigorra bete ondoren “arriskutsutzat” hartzen dituzten presoak eperik gabe giltzaperatuta mantentzeko eskumena ematen dien lege polemikoa. Lege hau oso kritikatua eta eztabaidatua izan da oposizio politikoaren aldetik, epaile eta abokatuen elkarte nagusien aldetik, OIP bezelako elkarteen aldetik, eta baita Nazio Batuen Giza Eskubideen Komitearen aldetik.
Italian, 2007 urte hasieran, ergastolora (ergastolo: 26 urteren buruan berrikusten den bizi osorako zigorra, mugagabea bihurtzen dena 41 bis* artikuloarekin zigortutakoentzat legearekin kolaboratzen ez badute) kondenatutako preso batzuen ekimenez, Florentziako Pantagruel elkartearen laguntzarekin, “Mai dire mai” (Inoiz ezazu esan inoiz ez) ergastoloaren aurkako kanpaina abiatu zuten. Ekimen honen barruan 2007ko eta 2008ko abenduan 775 ergastolanok eta beste 13.000 pertsonek (beste presoak, senideak, lagunak, solidarioak) gose greba bat eta hainbat ekimen burutu zituzten.
*41 bis artikuloa (espetxe arautegia): terrorismoagatik, antolatutako gaizkile taldeko kide izateagatik edo espetxean matxinadak egiteagatik kondenatuei espetxe arautegia (eta bereziki eskubide eta onurak) ez aplikatzeko eskumena ematen dio Justizia Ministerioari.
__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
En un sentido estricto la cadena perpetua es aquella pena que dura toda la vida del condenado, aunque por extensión también se suele aplicar a aquellas penas de más de 20 años de prisión por considerarse que un periodo tal privado de libertad produce graves secuelas psicológicas y físicas, inaceptables desde un punto de vista humanitario.
En la Unión Europea teoricamente no existe la cadena perpetua entendida como condena de por vida, ya que en todos los países se contempla la revisión de la condena y la posibilidad de concesión de la libertad vigilada pasado un plazo de tiempo, lo que se denomina “cadena perpetua revisable”. Este plazo límite varia de unos estados a otros: 26 años en Italia, 20/25 años en Gran Bretaña, 20 años en Grecia, 15 años en Francia, Alemania, Austria y Suiza, 12 años en Dinamarca y 7 años en Irlanda.
En el estado español la cadena perpetua no está contemplada por la legislación y la mayoría de juristas consideran su implantación incompatible con los principios de la Constitución Española (1978) relativos al fin resocializador y reinsertador de las penas de prisión, y la prohibición de penas y tratos crueles e inhumanos. Estos argumentos esgrimidos contra la cadena perpetua son los mismos utilizados contra las reformas del Código Penal del año 2003 o la “Doctrina Parot”, que han establecido en el estado español la posibilidad legal de aplicar una cadena perpetua encubierta.
No se puede olvidar que el Código Penal de 1973 (conocido como CP antiguo) contemplaba un periodo máximo de prisión de 20 a 30 años, lo que en media Europa equivale a una cadena perpetua, y que much@s pres@s polític@s/politizad@s han cumplido largas condenas: el anarquista vasco Laudelino Iglesias cumplió 23 años y medio (2004) y el comunista Francisco Brotons 25 (2002). Es cierto que la posibilidad de redención de condena por motivos varios (por tiempo cumplido, por trabajar, etc) permitía acortar la condena final.
El Código Penal del año 1995 (conocido como CP nuevo) alargó definitivamente el periodo máximo de prisión hasta los 30 años y eliminó la mayoría de formulas para redimir condena. Pero fue en el año 2003 cuando en el contexto de guerra total contra el “terrorismo”, y con una conflictividad social y política creciente, cuando se acometió la reforma del Código Penal que instauraría definitivamente la cadena perpetua encubierta.
Reformas del Código Penal del año 2003
Impulsadas por el PSOE y PP, muy ligadas a la política antiterrorista.
Introdujeron una serie de medidas que de facto crean un marco legal para la aplicación de la cadena perpetua encubierta:
– Aumenta el límite máximo de prisión a 40 años.
– Endurecimiento de las condenas.
– Tipificación de nuevos delitos.
– Supresión de las redenciones de condena.
– Limitaciones para el acceso a beneficios penitenciarios, 3er grado y libertad condicional.
“Doctrina Parot” del Tribunal Supremo (año 2006)
Artimaña judicial creada por la Audiencia Nacional y ratificada por el Tribunal Supremo, para quitar las redenciones de condena a pres@s polític@s condenad@s con el Código Penal de 1973 (juzgad@s antes de la entrada en vigor del Código Penal de 1995). Consiste en aplicar las redenciones no al tope de condena establecido por los Códigos Penales de 1973 o de 1995, de 20-30 años, sino al total de condenas recibidas, con lo que en la práctica supone eliminar dichas redenciones.
Utzi erantzun bat