Gaixo dauden presoen baldintzapeko askatasuna…lau hitzetan

18 Abu

Gaixotasun larri edota sendagaitzarengatik baldintzapeko askatasuna eskuratzeko txostena, espetxe administrazioak (SGIPak*, espetxeko Tratamendu Batzordeak) zein Espetxe Zaintzarako Epaileak (JVP) abiarazi dezake. Presoak haiengana jo beharko du bere askapen eskaera egiteko.

Espetxe Zaintzarako Epaileak (JVP) dauka baldintzapeko askapena luzatzeko eskumena. Auzitegi Nazionalak kondenatu dituen presoen kasuan berriz, eskumena Entzutegi Nazionalean bertan dagoen Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralarena da. Bere erabakiak hartzeko, epaileak, espetxeko osasun zerbitzuen zein Tratamendu Batzordearen txostenak, eta presoaren osasun historiala eta diagnostikoak kontutan izango ditu.

Epaileak baldintzapeko askapena eman aurretik beste baldintza legal bat dago: SGIPak, presoa, espetxeko hirugarren graduan sailkatu behar du.

*SGIP: Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusia.

**DGIP: Espetxe Erakundeetako Zuzendaritza Nagusia. SGIParen aurrekaria.

Gaixotasun larriak edota sendaezinak dituzten presoen baldintzapeko askapena eskatzeko arrazoi juridikoak (lege eta arautegietan oinarritutakoak):

Kode Penala (10/1995 Lege Organikoa, 2003/15 Lege Organikoak eraberritua)

Espainiar Kode penaleko 92. artikuloaren arabera, medikuen txostenen bitartez preso batek gaixotasun sendaezin eta larria jasaten duela egiaztatzen denean, presoa hirugarren graduan sailkatu behar da eta baldintzapeko askatasuna eman behar zaio.

Espetxe Araudia (1996ko otsailaren 9ko 190/96 Errege Agindua)

“Libertad condicional de septuagenarios y enfermos terminales” izenburua duen 196. artikuloak eta 104.4 artikuloek jasotzen dute.

DGIP**ren 19/2007 Instrukzioa

Instrukzio edo agindu honek, gaixotasun larriengatik askapena eskatzen duten presoei egin beharreko azterketa medikoak eta txostenak burutzeko xedeak zehazten ditu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: