Italia: anarkisten eta “NoTAV”en aurkako operazio berria

28 Ago

Abuztuaren 27an goizeko 5ak inguruan italiar polizia bereziak (DIGOS) anarkisten aurkako operazio bat burutu zuen Trento eta Rovereto-n (Italia iparraldean). 43 lagun ustezko “elkarte subertsiboa” osatzeagatik eta hainbat eraso egiteagatik  ikertuak izaten ari dira, hainbat etxebizitza eta bi elkarteen egoitzak miatu zituzten eta bi lagun atxilotu zituzten: Daniela Batistti, gerora etxeko atxiloketan jarri dutena, eta Massimo Passamani, Tolmezzo-ko espetxean giltzapetu dutena.

Atxiloketak, eskualdeko mugimendu anarkistaren aurkako erasoa ezezik, “No TAV” Abiadura handiko Trenaren aurkako mugimenduaren kontrako eraso berri bat da, Massimo oso parte hartze aktiboa duelako hartan eta hedabideek “No TAV”eko alderdi biolentoaren (“adar militarraz” hitz egin dute) buruzagitzat aurkeztu dutelako.

Massimo Passamani, 39 urteko Trento-ko anarkistari ustezko talde terroristaren buru izatea eta Val di Susa-ko AHTaren aurkako protestetan, talde biolentoen buruzagia izatea leporatzen diote. Massimo oso ezaguna da italiar mugimenduan, idazle, hizlari eta ekintzaile sutsua izanagatik. 1996ean, “Marini auzia” zela eta, haren kontrako oinarririk gabeko akusazio larriengatik Frantziara ihes egin  zuen. Parisen atxilotuta, Italiara extraditatu zuten eta 1998ko otsaila arte preso egon zen. Zenbait mobilizazio eta protestetan atxilotuta izan da. 2010ean haren idatziak gaztelaniaz argitaratuak izan ziren :”El desorden de la libertad” Ediciones Intemperie.

Massimo Passamani askatu! Auziperatuekin elkartasuna!

Massimo Tolmezzoko espetxetik Alessasndria-ko espetxeko segurtasun handiko sailera () lekualdatu dute. Bertan, beste anarkistak bezela, isolamendupean, beste presoengandik banatuta dago.

Massimo ha sido trasladado desde la cárcel de Tolmezzo al modulo de alta seguridad – Alta Sicurezza 2 (AS2)- dela cárcel de  Alessandria, donde como el resto de anarquistas se encuentra aislado y separado del resto de pres@s.

Massimo Passamani
Carcere San Michele strada Casale 50/A
15122 Alessandria

Italia

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: