Sergio Maria Stefani urtarrilaren 29.etik gose greban- Alfredo Cospito-k greba eten egin du

21 Feb

2013ko urtarrilaren 29.etik Italia iparekialdeko Alessandria hiriko espetxean, AS2 segurtasun handiko sail berezian, Alfredo Cospito eta Sergio Maria Stefani anarkistak gose greba mugagabe bat burutzen ari dira. Ekimen honekin haien bikotekideekin bisitak eta solasaldiak izateko eskubidea aldarrikatzen ari dira.  Otsailaren 18ean Alfredok gose greba utzi du, epaileek haren bikotekidearekin bisitak izatea baimendu eta gero (hala ereSergiori laguntzeko  bestelako protesta neurriekin jarraitzen du).

 Guztiak, bi lagunak zein haien bikotekideak, italiar poliziak 2012ean burututako operazioetan ikertuak eta atxilotuak izan ziren. Alfredok eta haren bikoteak atxilotu zutenetik (2012ko irailaren 14etik) komunikazioak galerazita izan dituzte. Sergioren kasuan, abenduan bere bikotea askatu zutenetik 3 bisita izateko aukera izan du, epaile berri batek berriro ere haien arteko komunikazioak debekatu dituen arte.

Alfredo Cospito – Sergio Maria Stefani

C.C. San Michele

Strada casale 50/a

15122 Alessandria  (Italia)

 Otsailaren19.ean   Genovako karabineroen talde bereziak (ROS delakoak) urtarrilaren 29tik gose greban dagoen Alfredo Cospito anarkistaren ziega miatu zuen. 2005ean lehergailuekin Parman izandako kale borroka eraso baten ustezko ikerketaren harira poliziak Alfredoren ADN laginak hartzeko bertaratu zenean, Alfredok laginak emateari uko egin zionez poliziak bere ziegatik hartu zituen.

Alfredo Cospito, beste lagun batekin batera, 2012ko irailaren 14ean atxilotu zuten, urte bereko maiatzaren 7an industria nuklearreko buru baten aurkako tiroketaren egileak izateaz leporatuta. Ordutik segurtasun handiko sailean espetxeratuta izan da. Sergio M. Stefani aldiz, beste 8 lagunekin batera, 2012ko ekainaren 13an poliziak FAI delako erakunde anarkistaren aurka burututako “Ardire” (Ausardia) operazioan atxilotu zuten.

“Azoken munduak, gizarte teknoindustrialak, zibilizazioak berak haien oinarriak ez dituzte izatez ezberdinak eta iragarriezinak diren norbanakoengan errotzen; heziketak, moralak eta legeek homogeneizatutako masan oinarritzen dira. Mundu honetan, harreman zintzo eta sakon oro susmagarria da; kidetasun loturak, elkarte “kriminalaren” sinonimo dira; elkartasuna agindu bat betetzera murrizten da. Baina guk geure desioak errealitatera makurtzeari eta gure grinak hezitzeari uko egiten diogu. Gure bizitzak bitartekaritzarik gabe bizi ditugu, amore eman gabe, eta horrek gure ezpainetan inoiz uzten ez gaituen irrifar alai bat marraztu du. Horregatik, inork gure loturak mozten saiatzea ezin dugu onartu eta, gure bikotekideen besarkaden goxotasuna dastatuz, gose greba honi ekiten diogu.”    Alfredo eta Sergio-ren adierazpena

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: