28 urtez preso izandako sardiniar baten biografia

9 Jul

Francesco “Sirbone” Catgiu-ren espetxeraldiko bizipenei buruzko liburua moldatu berri  eta egun hauetan argitara emango dute.

MI BASTAVA UNO SPICCHIO DI CIELO
STORIA DOCUMENTARIA DELLA VITA RECLUSA DI FRANCESCO “SIRBONE”

ZERU ZATITXO BAT NAHIKOA NUEN -FRANCESCO “SIRBONE” CATGIU-REN ESPETXEALDIKO BIZITZAREN HISTORIA DOKUMENTALA

208 orrialde, 15×21 – salneurria 12€

Edizione  Arkiviu Bbirioteka “T. Serra”. Guasila (Sardinia), 2013

CatgiuCopertinaWeb

BIOGRAFIA

Francesco “Sirbone” Catgiu 1941eko azaroaren 24ean Orgostolon jaio zen eta 20 urte izan arte artzai moduan lanean aritu zen. Alemaniara emigratu zuen eta 1967ra arte lantegi batetan lanean aritu zen. Sardiniara itzuli zen baina 1969ean Torinora lanera joan zen eta handik Tarantora, non zeregin beretsuetan aritu zen 1972ra arte.

Tarantotik beriro Sardiniara itzuli zen eta Ottanako lantegian lanean aritu zen 1976ra arte. Urte horretan erahilketa bat leporatu zioten; 1978ean libre utzi zuten.

1982ean “Anonima Gallurese” bezela ezaguna den ikerketa-auzierraldoiaren barnean bahiketa bat leporatu zioten. Luigi Lombardini epaile famatuak asmatutako teoria hau ustezko penatuen “testigantzen” gainean eraikita zegoen.

Ihesean zebilela 1984an atxilotu zuten. Hamar hilabetetako epaiketaren ondoren, 1985ean, Leone Concatoren (1977ean Costa esmeraldan bahitua eta familiak erreskatea ordaindu arren desagertuta jarraitzen du) bahiketarengatik 29 urtetako espetxe zigorra jaso zuen.

1991ean, hainbat helegite eta ezeztapenen ondoren, lehen mailako zigorra urte betez murriztua ikusi zuen. 2012ko martxoaren 12ean, zuzentasun burokratikoarekin, Sulmonako fiskalak Francescok zigorraz gaindi 32 egun gehiago espetxean egon zela adierazi zuen. Orduan 28 urte espetxean eta gero kaleratuta izan zen.

kopiak eskatzeko:
SPICCHIODICIELO13@GMAIL.COM

Kopia bakarra 12€ igorpen gastuak barne

5 kopia % 40eko beherapena + igorpen gastuak (9€)

10 kopiatik gora %50eko beherapena + igorpen gastuak (9€)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: