2014eko urtarrila eta otsaila: preso sozialen protestak

19 Feb

Soto del Real (Madrid). Urtarrilaren 10etik otsailaren 8ra artean Luis Miguel Mingorance Corral COLAPSO-ko kideak (COLAPSO Colectivo Anarquista de Presos Sociales, 1999-2002ko FIES -Fichero de Internos de Especial Seguimiento- erregimenaren aurkako borroken harira Madrideko espetxe batetan sortu zen taldea) gose greba bat burutu zuen torturaren aurka 2011tik abian den ekimena babesteko, ezkutuko bizi arteko espetxe zigorrak salatzeko (Luis Miguel–ek 20 urte preso daramatza) eta bere askapena aldarrikatzeko. Protestan zehar 12 kgr galdu ditu.
Luis Miguel 1999-2002 urtetako FIESaren aurkako borrokan eta 2008-2009ko bizi arteko espetxe zigorren aurkako protestetan parte hartu zuen, eta egun torturaren aurka 2011tik abian den ekimenarekin bat egin du.

Albolote (Granada). Otsailaren 15ean COLAPSO-ko kidea den Jose Maria “Txema” Pirla Olivan-ek bere gorputzean zauriak egin zituen gose greban zeuden Luis Miguel Mingorance Corral eta Jose Antúnez Becerrari sostengua adierazteko. “Txema” oso parte hartze aktiboa izan zuen 2008-2009ko bizi arteko espetxe zigorren aurkako protestetan eta egun torturaren eta tratu txarren aurka 2011tik garatzen ari den kanpainan parte hartzen du.

Madrid VI – Aranjuez. Daniel Ramírez Córdoba preso anarkistak urtarrilaren 3tik 15era bitartean gose greba bat burutu zuen bere askapena eskatzeko eta bizi arteko espetxe zigorrak salatzeko (bera 1984tik preso dago).
Dani oso ezaguna da 1997tik hainbat isolamendu sailetan gertatutako matxinadetan parte hartu izanagatik, hainbat aldiz espetxetik ihes egiten saiatzeagatik eta kartzeleroekin izan dituen hamaika gatazkengatik: hainbat aldiz jipoitua eta torturatua izan da.1999-2002 urtetako FIESaren aurkako borrokan eta 2008-2009ko bizi arteko espetxe zigorren aurkako protestetan parte hartu zuen.

Can Brians II (Barcelona). Urtarrilaren 14ean Jose Antúnez Becerra preso historikoak gose greba mugagabe bat hasi zuen bere askapena aldarrikatzeko. Protestaren ondorioz 14.200 Kgr galdu ditu, azukre maila oso baxua du eta azetona maila aldiz oso altua, eta giltzurrun bat oso kaltetuta.
1976-1982 urteen artean espainiar espetxetan garatu zen COPEL (Coordinadora de Presos en Lucha) erakunde-mugimenduan parte hartutakoa, 1978ean 45 presok Barcelonako La Modelo espetxetik egin zuten ihesaren buruetako bat izan zen. Gerora FIESaren aurkako borroka batzuetan parte hartu zuen. 2004eko apirilaren 30ean preso batek jasandako jipoi basati baten aurrean Quatre Camins-eko espetxeko presoek egin zuten matxinada paketsuan parte hartu zuen (era basatian poliziek eta kartzeleroek tortura masiboekin zapaldu zutena).

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: