KUKUTZA: 3 urtetako espetxe zigorra ezarri diote lagun bati. Besteak absolbitu egin dituzte.

10 Feb

Iturria: www.berria.eus
Hiru urteko zigorra jarri diote Kukutza hustearen harira epaitutako bati
Absolbitu egin dituzte gainerakoak. Usurpazio deliturik ez zela egon ebatzi du epaileak.

Agintearen aurkako atentatua” egotzi diote zigortutakoari, fiskalak eskatu bezala. Epaituek ohar bidez salatu dute ertzain baten testigantza erabili duela epaileak oinarri bakar gisa, eta ez ditu kontuan hartu haien arteko kontraesanak. “Ertzainek pertsona bat zauritu zuten, eta, gerora, haiei eraso egin izana egotzi zioten. Hain zuzen, kanpotik jaurtitako pilotakadetako batek zauritu zuen kidea”.
Usurpazio delitua zen epaitutako 23 lagunei egozten zieten delitu nagusia, eta halakorik ez zela egon ebatzi du epaileak. Besteak beste, eraikinaren jabe zen Cabisa enpresak “eraikina saldu edo aloktzeko inolako asmorik” ez zuela jaso du epaileak sententzian.
2015eko urtarril amaieran izan zen epaiketa. Ertzainek, besteak beste, esan zuten pilotakada bakarra bota zutela barrura, eta proiektuaren alde agertu ziren Errekaldeko auzo elkartekoak: “Auzoaren arima zen”.
“Kukutza kendu ziguten, eta mendekuarekin jarraitu nahi dute”, salatu dute epaituek: “Epaiketa honetan, bi munduren arteko talka argi geratu da. Gure aldetik, aurrera jarraitzen dugu, okupatzen eta gure bizitzak guk geuk kudeatu eta defendatzen”. Deialdiei adi egoteko eskatu dute.
kukutza.blogspot.com

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: