José Antúnez Becerrari egindako elkarrizketa (euskaraz)

13 Feb

Jose Antúnez Becerra XX. Mendeko 70eko hamarkadatik preso egon izan da eta garaiotan COPEL (Coordinadora de Presos en Lucha) mugimenduko bultzatzaileetako bat izan zen. 2004eko apirilaren 30ean Quatre Caminseko espetxean gertatutako matxinadaren harira 14 urtetako zigorra jaso zuen, aske gelditzeko haren itxaropena zapuztu zioten eta estalitako biziarteko zigor bat ezarri zioten. Bere egoera salatzeko eta askapena aldarrikatzeko 2014eko urtarrilean 36 egunetako gose greba bat burutu zuen. Agintariek iaz emandako hitza bete ez dutenez 2015eko urtarrilaren 23ean Josek gose greba berri bat hasi zuen.

José Antúnez Becerrari egindako elkarrizketa:

-Zenbat urte daramatzazu espetxean?
Ditudan 57 urtetatik espetxean 40 urte daramatzat .

-Egun zenbateko zigorra betetzen ari zara?
Gaur egun 27 urtetako zigorra betetzen ari aiz eta espetxean 13 urte jarraian daramatzat.

-Nortzuk uste duzu direla gaur egungo zure egoeraren erantzuleak?
Nagusiki pobrezia.Txirotasun ingurugiro batean jaio izanak bizimoduan ola edo ala bilatzera eta ekintza deliktiboetara jotzera eraman ninduen. Gertaera hauengatik jasotako zigorrez gain, Quatre Caminseko matxinadarengatik jasotako zigorra daukat. Gaur egun, neure egoeraren erantzulea, musutruk Quatre Caminseko matxinadarengatik kondenatu ninduen epailea da. aizan zen. Baita Institucions Penitenciàries (Catalunyako espetxeak kudeatzen dituen erakunde autonomikoa) amorrua eta gorrotoaz baliatzen baitira, iraganari begiratzen diotelako egungo egoerari begiratu ordez.

-Orain urteak igaro direlarik, zure konbikzioetan irmo mantendu zara. Hau horrela izateko zerk lagundu dizu?
Borondate indar asko daukat. Gauza bat bidezko adela uste dudanean, harengatik amaieraraino borrokatzea ez zait batere kostatzen. Sostengatzen nauen jendeari esker ere bada, bereziki Conxiri esker. Zenbat eta putada gehiago jaso orduan eta indartsuago egiten naiz.

-Espetxearen barrutik nola ikusten duzu espetxeen aurkako borroka?
Ez dago putzik, ez da borroka bat. Bakarrik gauden la ukatu gara. Drogak espetxe tratamenduak, irteera baimenak, CIR Eak (Catalunyako espetxeetan presoen soldatapeko lana kudeatzen duen erakundea)…erabateko batasun eza eragiten dute. Behar ekonomiko garrantzitsuak dituzten eta familiari diru apur bat bidaltzeko aukera bakartzat CIREarentzat lan egitea duten preso atzerritar asko daude. Sari eta onura penitenziarioek indibidualizazioa eta batasun falta eragiten dute.

-Catalunyako espetxe sistemaren funtzionamenduari buruz zera zaldu dezakezu?
Espetxe sistema negargarria da, erabateko utzikeria nagusi da.Kartzeleroak fatxa batzuk dira eta denak gorrotatzen ditut. Tratamendu Batzordea (espetxe bakoitzean presoen sailkapenaz, zigorretaz, epaileentzako txostenak egiteaz etabarretaz arduratzen den batzordea) Hezitzaile zintzo bakoitzeko kartzeleroen modukoak diren beste 20 daude.

-Gose greba berri honetara zerk bultzatu zaitu?
Aurreko gose grebatik urte betei garo eta ezer aldatu ez delako hartu dut erabakia. Ez dut P.I.T:a hasi, egin zizkidaten proposamenak gezur hutsa ziren. Pixkanaka hil nahi naute eta hortarako nik borrokatzen hiltzea nahiago dut.

-Gose grebarekin zein helburu lortu nahi dituzu?
Nire helburu nagusia neure familiarekin kalean lehenengo otordau egitea da, horixe da neure ametsa.

-Elkarrizketa hontaz baliatuta, esan edo jakinarazi nahi duzun beste ezer al dago?
Betik okaka berdinek zigorra betetzen jarraitzen dutela esan nahi dut. Laguntzen ari zaizkidan libertarioei eta mugimendu libertariokoak izan gabe pertsona onak diren beste guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiet Guztiei haien sostengua eskertu nahi diet.

Informazio gehiago eskuratzeko ondoko blog-a begiratu:
https://solidaridadantunezbecerra.wordpress.com/

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: