Galizian preso batek 119 egun gose greban daramatza

16 Abr

Javi

Javier Guerrero Carvajal “Gaviota” (Cádizen 1981ean jaiotakoa, 33 urte ditu eta azken 10ak preso eman ditu). 2011tik presoek Espainian jasaten dituzten tratu txarrak eta torturak geldiarazteko abiatu zen kanpainan oso parte hartze aktiboa izan du (baraualdiak, txapeoak, salaketa gutunak erakunde eta epaitegietara igortzea, etab.).

2014eko abenduaren 11an, Pontevedran dagoen A Lamako espetxean, gose greba mugagabe bati ekin zion eta horren ondorioz urte hasieratik Pontevedrako Ospital Probintzialean aurkitzen da. Baraualdian 119 egun bete dituenean oraindik ere bere protestaldiarekin jarraitzen du.

Haren protestaren helburuak honakoak dira: A Lamako espetxeko isolamendu sailean giltzaperatutako presoek eta espetxeetan protestetan parte hartzen duten lagunek pairatzen dituzten baldintza gorgorrak salatzea eta hoiei amaiera ematea ( posta eta komunikazioak mugatuta zein zentsuratuta izatea, lekualdaketak, dispertsioa, meatxuak eta probokazioak, isolamendu erregimenean luzaroan mantentzea, etab.).

Baraualdian zehar izan dituen arazo larrien ondorioz giltzurrunetan bi ebaketa arin egin dizkiote eta 3 egunetan elikatu beharrean izan da. Gainera pisatzen zituen 73 kiloetatik 50 kilo pisatzera heldu da. Egun zutik egoteko zein ibiltzeko eta konortea mantentzeko arazoak ditu.

Javiri idazteko helbidea:

Hospital Provincial de Pontevedra
Loureiro Crespo, 2
36002 Pontevedra

Protesta eta elkartasun gutunak bidaltzeko:

(Zuzendariari eta “Junta de Tratamiento” delakoari zuzenduta)
CP de A Lama
Ctra de Racelo
36830 A Lama,
Pontevedra

Juzgado de Vigilancia Penitenciaria
C/ Francisco Tomás y Valiente, s/n (Edif. Juzgados 3º)
36071 Pontevedra

Angel Yuste
SGIP
C/ Alcalá, 38-40
28014, Madrid (Madrid)
Informazio gehiago eta eguneratua:        http://afapp-gz.blogspot.com.es            http://tokata.info

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: