Amnistia euskal preso “politiko” eta iheslarientzat

11 Jun

Euskal preso politikoen Amnistiaren aldeko aldarria egin dute 93 euskal iheslari eta preso ohik hainbat hedabidetara bidalitako gutunean. Biktimak ez, borrokalari direla azpimarratzen dute eta amnistiarik gabe labirinto batean galduta ibiltzeko arriskuaz ohartarazten dute. “Borrokan”eko kideok, gure xumetasunetik eta ezker abertzalearengandik ezberdintzen gaituzten aldeak ahaztu gabe, bat egiten dugu haien aldarriarekin.

Ondoren “Amnistia” titulupean kaleratutako artikulua.

“Gutun hau sinatzen dugunok preso edota ihesean egon garen militante politikoak gara. Errepresioa pairatu genuen Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan parte hartzeagatik. Ez gara biktimak, gure herriaren independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu garen militante boluntarioak eta kontzienteak baizik. Beste milaka militanteren modura, guk ere bagenekien iraultza egiteak zekartzan arriskuak zeintzuk ziren. Bagenekien atxilotuak eta torturatuak izan gintezkeela, gaztaroa kartzelan pasa genezakeela, agian etxetik alde egin behar izango genuela dena utziz, familia eta lagunak barne, eta agian etxera itzuli ere ez ginela egingo. Bagenekien gure etsaiek, hilik ikusi nahi gaituztenek, epaituko gintuztela, dena irabazi ala dena galtzea ari ginela jokoan jartzen. Bidetik kideak galduko genituela bagenekien eta ehunka galdu ere. Hori guztia bagenekien eta hala ere borrokan murgiltzea erabaki genuen.

Egungo testuinguruan bada errepresaliatu politikoen inguruan bereziki kezkatzen gaituen zerbait. Urteak joan urteak etorri, 2015ean 400 kide baino gehiago ditugu preso, haien artean oraindik 30 urteko espetxealdiak gelditzen zaizkien hainbat. Beste askok erbestean jarraitzen dute errepresioari izkina egiten. Gure borrokaren helburu estrategikoak ez dira oraindik bete. Gure Herriak oraindik ez du zapalkuntza nazionala ezta klase esplotazioa ere gainditzea lortu. Eta hori da hain zuzen ere gakoa:

Zoritxarrez, kartzeletako giltzak ez daude gure esku. Armen indarra ere ez. Biak ala biak etsaiaren eskuetan daude. Horrek ez du esan nahi etsi behar dugunik, inolaz ere. Horrek esan nahi du estatuak behartzeko Herria ideologikoki janzteko lan ikaragarria egin behar dugula, ideologizazioa eta formazioa baitira armarik eraginkorrenak borrokalari iraultzaileontzat. Errepresaliatuen estatus politikoaren onarpenaren alde egin behar da eta ez kontrakoaren alde. Soilik Herriak onartzen baldin badu gatazka ez dela konpontzen gatazkan parte hartu duten militante politikoak aske izan gabe, soilik orduan topatu ahal izango dugu benetako irtenbide bat, eta horrek izen bat dauka: amnistia.

Giza eskubideen inguruko diskurtsoak zilegiak izan daitezke baldin eta errepresaliatuen izaera politikoa ezkutatzeko balio ez badute. Zer dela eta aplikatzen zaizkie sakabanaketa, bizi osorako espetxe zigorra, FIES, preso gaixoekiko erabiltzen duten etsaiaren zuzenbide penala eta abar luzea? Gure kideen izaera politikoagatik aplikatzen zaie, hain zuzen ere. Horretaz gain, errepresaliatu politikoen despolitizazioak euren kriminalizazioa errazten du, herriaren begietara delinkuente edota kriminal bihurtzen dituelako, eta horrek estatuei erraztasunak eskaintzen dizkie euren eskubideak urratzeko orduan.

Kide, herri eta klase gisa errepresaliatuen askatasuna lortzeko betebeharra daukagu, baldintzarik gabe eta duintasunez, inoren aurrean makurtu gabe, eta horretarako bidea amnistia da. Amnistiak gatazkaren konponbidea barnebiltzen du eta horregatik soilik amnistiaren gauzatzeaz bermatuko dugu errepresaliatu politiko gehiago ez egotea. Horretan jarri behar ditugu indarrak gaurtik, irakurketa alderdikoiak alde batera utzita. Ezin dugu onartu errepresaliatuen borrokaren ondorioak haietako bakoitzaren bizkar erortzea. Errepresaliatuen borroka Herriaren ardura izan da eta euren askatasuna ere Herriaren ardura izango da. Gutun hau sinatzen dugunok Herriari amnistiaren alde antolatzeko deia luzatzen diogu haren indar eta gaitasunean konfiantza osoa baitaukagu. PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA ! AMNISTIA OSOA !”

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: