Donostiako Kortxoenea gaztetxea eraisten ari dira

3 Nov

Goizeko 07:20ean kaputxa jantzita zeramaten hainbat “langilek” bortizki kanporatu dituztela salatu dute Kortxoeneako kideek. Hala ere, hiru gazte teilatura igo dira, hondeamakinekin eraikina botatzen ari zirelako. Dagoeneko Ertzaintzak jaitsi eta identifikatu ditu teilatuan zeuden gazteak. Ertzainek eskoltatuta hiru gazteri eraikinean sartzeko baimena eman diete. Gauza batzuk atera ostean, berriro hasi dituzte eraiste lanak.

2010eko ekainaren 26an okupatu zuten Kortxoenea. Kortxo eta txapa fabrika zen eraikina 1950eko hamarkadan, eta, hainbat urtez utzita egon ondoren, Zurriola ikastolak hartu zuen 1983. urtean, antzerki eskolak emateko. Gazteek okupatu zutenerako, bizpahiru urte zeramatzan erabilerarik gabe.

Irailaren 4an hura legez kanpo botatzen ahalegindu ziren, baina huste lanak behin-behinean eten zituen udalak, segurtasun neurriak betetzen ez zirelako: epailearen baimenik gabe eta eremua hesitu gabe ari ziren lanean. Udaltzainen babesean, goizean goiz agertu ziren langileak gaztetxean, eta, hondeatzeko makina batekin, atea indarrez bota zuten, eta zuloak egin zituzten lurrean. Aginduak ezustean harrapatu zituen gaztetxeko kideak, baina berehala erantzun zuten. Jendea hurbildu ahala, Ertzaintza agertu zen, eta tentsio uneak izan ziren. Gazteek auzitara jo zuten lursailaren jabearen aurka, eta iluntzean martxa jendetsua egiteaz gain, eraikina ere okupatu zuten. Segituan joan ziren ertzainak, husteko asmoz, baina alde egin zuten.

Gaztetxea eraisten saiatu eta astebetera, jendetza elkartu zen Gipuzkoako hiriburuan gaztetxeari eustearen alde. Euskal kulturgintzan ari diren dozenaka lagunek indarrak metatu zituzten gaztetxearen alde, eta sostengua agertu zioten, hura eraisteko saioa salatzeaz gain.

Geroztik, beste bitan bertaratu dira langileak, gaztetxea hesiz inguratzen ahalegintzera. Irailaren 21ean lurzoruaren jabe den enpresako beharginak hesiak jartzen saiatu ziren hirugarren aldiz. 08:30ean ekin zioten eraikina hesiz inguratzeari, baina handik tarte batera joan ziren, hesiak kenduta. Huste saiakera horien ondotik 24 orduko txandak antolatu dituzte gaztetxean.

Iturria: www.berria.eus

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: