Frantzia. Anarkista baten atxiloketa

20 Uzt

Ekainaren 11an Frantziako poliziaren SDATek (Terrorismoaren aurkako saila) italiar jatorriko Ivan Alocco anarkista atxilotu zuen. Kideari 2022ko urtarrila eta ekaina biartean Parisen eta Montreuil-en enpresa eta erakunde ezberdinetako sei ibilgailuri su eman izana leporatzen diote. Ekintzak preso anarkistei elkartasun adierazpen gisa erreibindikatuak izan ziren.

Operazioa Bobigny-ko fiskaltzak 2022ko otsailean abiarazi zuen eta hura aurretik poliziak burutu eta epaileek artxibatu zuten ikerketa batekin lotu nahi izan du (2017 eta 2021 bitartean Parisen eta haren inguruetan anarkistek ibilgailuen aurka burututako 50 erasoen gaineko ikerketa bat). Hilabete hauetan Ivan eta beste kide bat zorrotz kontrolatu eta zelatatu dituzte: jarraipenak, grabaketak, komunikazio guztien kontrola, bankuko kontuen kontrola…

Egun Ivan Villepinte-ko espetxean preso dago:

Ivan Alocco

N. d´ecrou 46355

Maison d´arret de Villepinte

Avenue Vauban

93420 Villepinte, Seine Sant Denis (Frantzia)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: