Irailaren 6ean Bieloerrusiako epaitegi batek “nazioarteko gaizkile elkartea” bezela ezaguna den kasuan zigor gogorrak ezarri dizkie hainbat militante anarkistei gobernuaren kontrako protestak antolatzeagatik.

Guztiei gobernuaren aurka nazioarteko kideen laguntzarekin protestak eta istiluak antolatzeko gaizkile elkarte bat osatzea leporatu diete. Zigorrak 17 eta 5 urte bitartekoak dira: Aliaksandr Frantskevich* 17 urtetako zigorra, Akihira Khanada-Hajeuski 16 urtetakoa; Marfa Rabkova 15 urte; Aliaksei Halauko 12 urte; Pavel Shpetny, Mikita Dranets, Aliaksandr Kazlianka, eta Andrei Chapiuk 6 urtetako zigorrak; Andrei Marach eta Daniil Chul 5 urte.
Informazioa: abc-belarus.org


Utzi erantzun bat