
Soccorso Rosso Internazionale (Nazioarteko Sorospen Gorria), nazioartean preso iraultzaile eta antifaxistei sostengua ematen dien erakunde komunistak bere sostengua eta babesa eskeini die Alfredo Cospitori zein 41bis erregimenaren aurka eta errepresioaren aurka gose greban dauden beste preso anarkistei. Urriaren 28ean Bruselasen (Belgika) haiei elkartasuna adierazteko Italiak duen Kontsulatu Nagusiaren atarian elkarretaratze bat antolatu zuten.

Utzi erantzun bat