Azaroaren 25ean, Toulousen (Frantzia) hainbat pankarta eskegi zituzten.
Azaroaren 30ean:
-Santiagon (Txile), elkarretaratzea italiar enbaxadaren parean.

-Atenasen (Grezia), elkarretaratzea italiar enbaxadaren parean.

Abenduaren 1ean (Erroman Alfredo 41bis-ean mantentzearen inguruko helegiteaz erabakitzeko entzuketa ospatu behar zen egunean) hainbat manifestazio eta elkarretaratze burutu ziren (Erroman, Firenze, Trento, Milano, Genova…).





Abenduaren 2an:
-Bristolen (Erresuma Batua) pankartak eskegi zituzten.

-Santiagon (Txile) topaketa informatibo batzuk antolatu zituzten, non Alfredoren idatziak aurkeztu ziren.
-Napolin, solidario batzuk Federico II. Unibertsitatean espetxe administrazioko agintariekin burutzen ari ziren jardunaldiak eten zituzten.
Abenduaren 4ean:
-Sassarin (Sardinia) Alfredo preso dagoen Bancaliko espetxe aurrean elkarretaratze berria.
-Leccen anarkisten defentsan dirauen abokatu batekin hitzaldia eta eztabaida.
Abenduaren 6ean Genovan topaketak eta hitzaldiak antolatu dituzte.
Abenduaren 7an Genovan, epaitegien aurrean egun horretan “Diamante” operazioaren harira Gianluca eta Evelyn kideak epaituko dituzten kidei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea antolatu dute.
Abenduaren 12an Palestron topaketa solidario bat antolatu dute.
Informazio eguneratua bilatzeko:
https://lucharcontrael41bis.noblogs.org
t.me/NO41bis t.me/SardegnaAnarchica
Utzi erantzun bat