Alfredoren egoera larria epaileen azken erabakien ondoren

20 Abe

Abenduaren 19an Erromako Espetxe Zaintzarako Epaitegiak 41bis-aren aurka Alfredo Cospito-ren abokatuek aurkeztutako helegitea atzera bota du. Egun berean Torino-ko Aapelazio epaiteagiak Alfredoren aurka fiskalak eskatutako zigorraren zilegitasunaren inguruko galdeketa Auzitegi Konstituzionalera bideratzea erabaki du.

Torinoko apelazio epaiteagiak, Alfredoren abokatuek aurkeztutako helegite bati jarraiki, fiskaliak Alfredo Cospito eta Anna Beniamino anarkistentzat eskatzen dituen zigorrak italiar Konstituzioaren printzipioekin bateragarria ote den galdegingo dio Auzitegi Konstituzionalari. Zehazki, kideen kasuan, delitu batetan errreinzidenteak diren pertsonei  -kasu honetan terrorismoarekin lotutako gertaerak- “arinak edo ez larriak” izanagatik zigorrak arintzea eragozten duen arauaren zilegitasunaren inguruan galdegingo diote.

Dozena bat anarkista epaitegi barrura sartu ahal izan dira eta epaileek haien erabakia irakurri ostean epailei garrasi egin diete: “Hiltzaileak””Eskuak odolez zikinduta dituzue””Lotsatu zaitezte””Sasikume zikinak””Faxistak”. Poliziak kide guztiak identifikatu ditu epaitegitik kanporatu dituenean.

Egun berean Erromako Espetxe Zaintzarako Epaitegiak 41bis-aren aurka Alfredo Cospito-ren abokatuek aurkeztutako helegitea atzera bota du eta ondorioz Alfredo-k 41 bis isolamendu erregimen ankerrean jarraitu beharko du. Alfredo-k 41bis-etik irten artean urriaren 20ean hasi zuen gose grebarekin jarraituko duela kontutan izanik gaurko erabakiak heriotz zigor baten parekoa da.

“Alfredo gose grebarekin aurrera egiteko asmoa du. Gure medikuaren arabera mugara iritsi da” adierazi du Flavio Rossi Alfredoren abokatuak.

Erabaki hauen aurrean eta Alfredoren gose grebaren iraupen luzea kontutan izanik, elkartasun adierazpenak eta ekimenak ugaritzea eta indartzea berebiziko garrantzia hartzen du.

Alfredo bizirik eta aske nahi dugulako! Errepresioarako erabiltzen diren atxiloketa erregimen bereziekin amaitu behar dugulako!! Espetxeekin eta hoiek behar dituen gizarteekin amaitu nahi dugulako!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: