Alemania: Eda Deniz Haydaroğlu turkiar komunistak gose greba mugagabea hasiko du.

16 Mar

Alemanian bizi den Eda Deniz Haydaroğlu, Dev-Genç (Gaztedi Iraultzailea)* erakunde iraultzaile turkiarreko kideak, datorren martxoaren 18an, Preso Politikoen Askapenaren Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat, gose greba mugagabe bati hasiera meango diola jakinarazi du. Alemaniaren eta europar estatuen jarrera inperialista eta errefuxiatu politikoen aurka Alemanian erabiltzen den 129b.legea ** salatzeko borrokatuko da. Bideo baten bidez haren asmoen eta aldarrikapenen berri eman du; hona hemen laburtuta:

-Özgül Emre (pkazetari iraultzailea), Ihsan Cibelik (musikari iraultzailea) eta Hasan Unutan antifaxista, 2022/05/17an129b legea baliatuz atxilotuak izan zirenak epaiketa arte askatu.
-Facebbok eta beste sare sozialetako postak eta edukiak epaitegietan froga gisa erabiltzea galerazi.
-Alemaniako Fiskal Nagusia den Peter Frank-ek, Turkiako lehendakaria den Recep Tayyip Erdoğan hiltzailearekin zergatik bildu zen azaldu dezala.
-Aspalditik isolamenduaren aurka borrokatzeko gose greba mugagabea burutzen ari den Alfredo Cospito militante anarkista italiarraren eskakizunak bete.

Elkartasuna Eda Deniz Haydaroğlurekin eta turkiar zein kurduar preso eta errefuxiatu politikoekin! Legedi eta erregimen antiterrorista bereziak indargabetu!!!Nazioarteko elkartasuna!

*Dev-Genç (Turkiako Gaztedi Iraultzailearen Federakuntza edo Gazte Iraultzaileak), 1965ean sortutako gazte erakunde marxista leninista bat da, 1971 ezkeroztik legez kanpo eta jazarria izan dena.

**Alemaniako 129 legea erakunde zein elkarte kriminalak arautzen ditu, 129a legea aldiz Alemanian zein Europar Batasunean diarduten erakunde terroristen inguruan aritzen da eta 129b legeak aldiz Europar Batasunetik kanpo jarduten duten erakunde terroristako kideen inguruan (errefuxiatu politikoen aurka erabili ohi da).se refiere a organizaciones que actuan en países fuera de la Unión Europea. Guztiak erakunde iraultzaile zein antifaxistetako kideen aurka erabili izan dira.

Iturria: https://kontrapolis.info (https://kontrapolis.info/)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: