
41 bis ESPETXE ERREGIMENA.
“Carcere duro” (espetxe gogorra) bezela ere ezaguna da. 1975ean Espetxe Administraziorako Legearen 41bis artikuluaren bidez sortu zen nahiz eta egitan gerora garatzen joan zen, 1986ko eta 1992ko eguneraketekin. Hasieran Segurtasun Handiko erregimenari lotuta sortu zen “Berunaren urteetan” ezker muturreko talde armatuetako preso politikoak isolatzeko eta makurtzeko sortu zuten erregimenari ain zuzen, mafiako kideei ezartzeko. 1992-1993an siziliar Cosa Nostra-k estatuko goi funtzionarioen aurka burututako atentatuen harira 41 bis erregimenak indarra hartu zuen eta garapen handia izan zuen.
2006ean lehen aldiz Brigada Gorriak Berriak talde armatu komunistako lau kideri aplikatu zitzaien eta hoietako hiruk 17 urte daramatzate bertan (laugarrenak bere buruaz beste egin zuen).
Presoak erregimen honetan sartzea eta harekin lotutako erabakiak Justizia Ministroak zuzenean hartzen ditu, beti ere Barne Ministerioaren, DNAAren (Mafiaren eta terrorismoaren aurkako zuzendaritza nazionala) eta fiskalen iritzi eta txostenak jarraituz. Nahiz eta teorian erregimen honetan sailkapena 4 hilabetero berrikusten den, 41bis-etik irteteko bide bakarra “damutzea” eta poliziari zein justiziari laguntzea da.
Nazioarteko eta Europar Batasuneko erakundeek, epaitegiek zein elkarteek hainbat kritika eta salaketa egin arren italiar gobernuek indarrean mantentzen dute.
Espetxe erregimen honetako baldintzak:
-Presoek abokatuekin eta senideekin bakarrik harremana izan dezakete, beti ere aurretik baimena lortuta.
-Senideekin hilabetean behin ordubeteko bisita bakarra dute: kristalen bitartez eta beti ere bideoz eta audioz grabatuta izaten dira. Bisitara joateko aukerarik ez izatekotan 10 minututako telefono deia egin dezakete, baina deia komisaldegi edo espetxe bateko bulegotik egin behar dute eta grabatua da.
-Egunean ordu betez patiora atera daitezke Justizia ministroak aukeratutako beste 2-4 presoekin.
-Ezin dute inolako hezkuntza, aisialdi edo formakuntza programetan edo ekintzetan parte hartu.
-Ezin dute kaletik inolako paketerik edo objekturik jaso eta ziegan izan ditzazketen objektuak oso mugatuta dituzte.
RAI irrati-telebista kate publikoak 41 bis sail batetan grabatutako erreportaia laburra zabaldu. Duen helburu propagandistikoa eta “zuritzailea” albo batera utzita dokumentu interesgarria da.

________________________________________
ALFREDO COSPITO (Pescara, 1967). Torino-ko mugimendu anarkistan oso ezaguna, 80 hamarkadatik hainbat borroketan parte hartu izan du, insumisoa izanagatik preso egon zen eta 1996ean ikertua eta auziperatua izan zen.

Espetxean Alfredok mugimendu anarkistaren eztabaidetan eta ekimenetan parte hartzen jarraitu du nazioarteko mugimenduaren anarkista iraultzailearen erreferenteetako bat bilakatuz. Horren ondorioz italiar polizia indarrek FAIk burututako ekintza askoren bultzatzaile gisa hura auziperatzen saiatu izan dira.
1987-1988 urteetan soldaduskari intsumiso agertu ziren lehenengo antimilitarista eta anarkisten artean izan zen eta horregatik espetxean izan zen. Behin askatuta, 1989an beste intsumisoekin batera oihartzun handia izan zuen propaganda eta salaketa bira batetan parte hartu zuen.
1991ean, Pescaran Italia osoko anarkistek bultzatutako okupazio baten kaleratzearen ostean, intsumisioagatik atxilotua eta espetxeratua izan zen. Alfredok gose greba bat hasi zuen eta 45 egunetara garaiko errepublikako presidenteak, Cossigak, askatuarazi egin . Gerora presidenteak soldaduskaren aurkako mugimenduarentzat berebiziko garrantzia izango zuen lege bat bultzatu zuen: intsumisoak bi aldiz auzi beragatik epaitzea galerazten zuen legea.
Mugimendu anarkistan oso aktiboa izan zen, manifestazioetan, okupazioetan, GAS (Gruppi Anarchici Spaziali), Pagine in Rivolta edo KNO3 bezelako aldizkarietan ere idatzi izan zuen eta beste dozenaka anarkistekin batera anarkismo insurrekzionalistaren aurka Italian burutu izan diren operazioetan handienetakoa izan “Marini auzian” auziperatua izan zen (1995-1996).
2004ean berriz jaio berria zen FAIren (Federazione Anarchica Informale) aurka poliziak burututako lehen operazio handian, “Cervantes” delakoan, ikertua izan zen (horretan Claudia haren arreba espetxeratua izan zen).
2012ko maiatzaren 7an, Genovan, Nicola Gairekin batera Ansaldo Nucleare enpresa taldeko Roberto Adinolfi buruzagiari zangoan tiro eman zion, FAIko “Olga nukleoak” bere gain hartu zuen ekintza. Honen ondorioz atxilotu eta 10 urtetako zigorra jaso zuen, AS2 Segurtasun Handiko espetxeetan bete duena.
2016ko irailaren 6an poliziak FAIren italiar egituraren eta ustezko buruzagien aurkako operazio zabal berria burutu zuen: “Scripta Manent”. Hamarkadetan FAIk burututako hamaika eraso leporatu zizkieten eta auziperatutako lagun gehienak aske gelditu badira ere Alfredok 20 urtetako zigorra jaso zuen, gerora 2022ko uztailean Erromako Kasazio Gorteak erasoetako bat “Estatuaren segurtasunaren aurkako sarraski” gisa sailkatu du eta Alfredori zigor gogorragoa ezartzeko agindu zion Torinoko epaitegiari (oraindik ez da epai berria ebatzi).
2021eko azaroan berriz ere Spoletoko “Circolaccio Anarchico” taldearen eta “Vetriolo” aldizkariaren aurkako “Sibilla” operazioan ere Alfredo auziperatu zuten. Guztiei aldizkarian argitaratutako idatzien bidez Italiako erdialdean FAIk bere gain hartutako erasoen bultzatzaileak izatea leporatu zieten. Hauxe eta “Scripta Manent” auziko epaia izan dira 2022ko maiatzean Alfredo 41 bis-ean sartzeko erabilitako aitzakiak.

GOSE GREBAN DAUDEN PRESOAK
Urriaren 20tik, Bancali-ko (Sardinia) espetxean – Alfredo Cospito
Urriaren 25etik, Terni-ko espetxean – Juan Sorroche
Urriaren 27tik, Villepin-eko espetxean (Frantzia) – Ivan Alocco
Azaroaren 7tik, Rebibbia-ko espetxean – Anna Beniamino
