Elkarretaratzeak burutu dira Montevideo (Uruguay), Bogota (Colombia), Lisboa (Portugal), Madril eta Valentzia (Espainia) eta Pariseko (Frantzia)eta beste hainbat hirietako italiar enbaxaden atarian.



Britainia Handiko BBC irrati-telebista sare publikoak Alfredoren borrokaren berri eman du. https://www.bbc.com/news/world-europe-64467764
Urtarrilaren 30ean Frantziako Le Monde eta Le Temps egunkariek Alfredo Cospito-ren borrokaren berria jaso dute.
https://www.letemps.ch/monde/italie-une-greve-faim-abolir-lisolement-prison
Otsailaren 1ean Parisen (Frantzia) Alfredoren aldeko elkarretaratzea burutu Dute italiar enbaxadaren aurrean.
https://www.lapresse.it/esteri/2023/01/31/cospito-protesta-davanti-ambasciata-italiana-a-madrid/
Otsailaren 2an Estrasburgon, Europar parlamentuan, Clare Daly Europar ezkerra taldeko Irlandar eledunak Alfredo Cospito-ren borrokaz hitz egin du. Gogor salatu ditu 41 bis erregimena zein italiar agintarien jarrera eta Europar Batasunari auzi honetan eta Alfredo erregimen hortatik ateratzeko ekiteko deia egin dio.
Otsailaren 2an Caracas-en (Venezuela) Juan Contreras, diputatu chavista ohia eta Simon Bolivar Koordinakundeko lehendakariak Alfredo Cospito-ren alde mobilizatzeko deia egin du eta bertako italiar enbaxadari protesta gutun bat igorri dio. Ekintza honek italiar hedabideetan eta politikarien artean Oiartzun handia izan du.