
Maiatzaren 19rako Txileko Santiagon Francisco Solar (1979) eta Monica Caballero (1988) anarkisten aurka abiatzeko zegoen epaiketa uztailaren 18ra atzeratu dute.
“Bombas auzia”
2006 eta 2008 artean Txileko hiriburuan, Santiagon, lehergailuekin burututako 30 eraso baino
gehiago izan ziren. Ustez hoiekin lotuta 2010eko abuztuaren 14ean hamaika miaketa eta
atxiloketa burutu eta 12 anarkista espetxeratu zituzten, hoien artean Monica eta Francisco.
Auzia muntai bat zela salatu zuten eta 2012ko uztailaren 13an akusatu guztiak, kargurik Gabe,
libre utzi zituzten.
Atxiloketa Barcelonan, epaiketa eta espetxea Espainian
Artean bikotea ziren Francisco eta Monica, espetxetik irten eta gutxira Barcelonara lekualdatu
ziren, Franciscok bertan master bat gauzatzeko beka bat eskuratu ostean.
Almudenako Basilikan atentatua (Madril)
2013 otsailaren 7an. Elizaren barnean eztanda egin ez zuen etxean egindako lehergailu bat
aurkitu zuten. Ekintza, gerora Zaragozako Pilarean grtatu zen bezela, “Comando Insurreccional
Mateo Morral” delako batek bere gain hartu zuen.
Pilarreko Basilikan atentatua (Zaragoza)
2013 urriaren 2an. Elizaren buruan lehergailu batek eztanda egin zuen persona bat zaurituz eta
kalte materialak eraginez (aurretik ohartarazpen deiak egin bazituzten ere ez zuten eliza
hustu). Azaroaren hasieran espainiar poliziak Txilekoari estatuan bizi ziren txiletar anarkistei
buruzko informazioa eskatu zion eta handik bost egunetara, 2013ko azaroaren 13an,
Bartzelonan, Polizia Nazionalak bost lagun atxilotu zituen, eta hoietako biri, Francisco eta
Monicari Zaragozako bonbaren egileak izatea leporatu zien.
Fiskaliak bi lagunei FAI-FRI “erakundeari” atxikitako talde terrorista bat osatzea eta bi hilketa
saiakera, zein Bartzelonako Montserrateko basilikan hirugarren eraso bat prestatzen aritzea leporatu zien. Entzutegi Nazionalak bi lagunei 12 urtetako espetxe zigorra ezarri zien, 2017an 4
urte terdira eta kanporaketa agindu batera murriztu zietena (Espainiara 8 urtetan tzultzeko
debekuarekin).
2017ko azaroan Monica eta Francisco Txilera kanporatu zituzten.
Atxiloketa berria Txilen
2020ko uztailaren 24ean Mónica eta Francisco berriro atxilotu zituzten.
Franciscori 2019ko uztailaren 25ean bi bonba paquete bidaltzea egotzi zioten: Huechubarako
komisaldegian carabinero bat zauritu zuena eta Rodrigo Hinzpeter ministro ohiari (anarkisten
zein maputxeen aurkako errepresioaren erantzulea eta “Bombas auziaren” sustatzailea)
bidalitakoa (poliziak indargabetu zuena). Biei 2020ko otsailaren 27an empresa handien egoitza den Tanica eraikinean bi lehergailu jarri izana leporatzen diete.
2022ko abenduaren 1ean, Rancaguako espetxean, Franciscok, fiskalren eta haren aokatuaren
aurrean, leporatutako hiru erasoen erantzunkizuna bere gain hartu zuen.
2023ko martxoan epaiketan onartuko diren testigantzak eta frogak erabakitzeko aurreko
entzuketak burutu ziren eta epaiketaren hasiera data zehaztu zen: 2023ko maiatzaren 19a, gerora uztailaren 18ra atzeratu bada ere.
Antza denez fiskaliak ADN froga batzuk, bieozaintza kamera ezberdinen irudiak, Franciscoren
autoinkulpazioa zein Espainian bi lagunek jaso zuten zigorrak baliatu nahi ditu.