Milanon polizia munizipalaren aparkalekuari eraso diote pare bat kotxe suarekin kaltetuz.

Erroman aldiz, bi eraso ezberdinetan Tim/telecom enpresaren 5 auto kiskali dituzte eta poliziaren furgoneta bat kaltetuta gertatu da.



Gose grebaren 103. egunean dagoen Alfredo Cospito kide anarkista Milanoko Opera espetxera lekualdatu dute (2023ko urtarrilaren 30.a)Alfredo Cospito Bancali-ko Sardinian espetxetik Milanoko Opera espetxean dagoen SAI-ra (Servizio di Assistenza Intensificata, artapen sanitario berezirako egitura, isolatuta dauden presoak jasotzeko ere egokitua) eraman dute.
Haren helbide berria:
Alfredo Cospito
Casa di Reclusione di Milano Opera
via Camporgnago 40
20141 Milano
El compañero anarquista Alfredo Cospito, que está en su día 103 de huelga de hambre ha sido trasladado a la cárcel de Opera en Milan (Italia, 30 de enero de 2023)Alfredo Cospito ha sido trasladado desde la prisión sarda de Bancali al SAI (servicio médico especializado, adaptado para acoger a presos en 41 bis) que hay en la cárcel milanesa de Opera. Su nueva dirección :
Alfredo Cospito
Casa di Reclusione di Milano Opera
via Camporgnago 40
20141 Milano Italia
https://www.ansa.it/sito/notizie/cronaca/2023/01/30/cospito-andra-nel-carcere-di-opera-a-milani
htmlhttps://www.repubblica.it/cronaca/2023/01/30/news/caso_cospito_lanarchico_trasferito_a_milano-385739175/
Mauro Palma”Garante nazionale dei diritti delle persone private della libertá personale” edo presoen eskubideen bermeaz arduratzen den abokatuak urtarrilaren 27an Alfredo Cospitoren auziari buruzko adierazpen publiko bat kaleratu du. Agintari publikoei Alfredo berehala dagoen espetxetik bere osasun egoerari egokitutako artapen sanitario egokia eskeini diezaiokeen egitura batera lekualdatzea eskatu du. Aldi berean Alfredoren gose grebari amaiera emateko irtenbide bat bilatzeko eskatu die.
Urtarrilaren 26ean italiar parlamentuan Berdeen alderdiko bozeramaileak Justizia Ministroari Alfrdo Cospitoren aldeko neurriak berehala hartzeko eskatu eta 41 bisaren inguruko eztabaida abiatzeko aldarria egin zuen.
Frantziako Villepin-eko espetxean dagoen Ivan Alocco kideak urtarrilaren 23an amaiera eman dio 2022ko abenduaren 22tik Alfredo Cospito-ri babesteko hasi zuen gose greba ( horretarako burutu duen hilabete osoko bigarren baraualdia).
Urtarrilaren 25ean epaileak Ivani behinbehineko espetxeratzea beste lau hilabetetarako luzatu dio eta gainera ziegan atzeman zioten telefono mugikor bat dela eta disziplina batzarrararen aurretik igaro beharko du eta ziurrena zigorra jasotzea da.
Urtarrilaren 25eko goizean poliziak Antonio Recati 28 urtetako anarkista atxilotu zuen Firenzen. Kideari 2022an Firenze eta Bologna arteko Abiadura handiko Trenaren azpiegituren aurkako 6 eraso burutu izana leporatzen diote. Bihar epailearen aurretik pasa beharko du.
Arratsaldean espetxearen aurrean Tonio-ri elkartasuna adierazteko elkarretaratzea burutu dute.
Hari idazteko:
Antonio Recati
Carcere di Sollicciano
via Minervini 2
50142 Firenze (Italia)