Archive | Presoak-Pres@s RSS feed for this section

Alfredoren borroka munduan zehar zabaltzen doa

4 Ots

 Elkarretaratzeak burutu dira Montevideo (Uruguay), Bogota (Colombia), Lisboa (Portugal), Madril eta Valentzia (Espainia) eta Pariseko (Frantzia)eta beste hainbat hirietako italiar enbaxaden atarian.

Britainia Handiko BBC irrati-telebista sare publikoak Alfredoren borrokaren berri eman du. https://www.bbc.com/news/world-europe-64467764

Urtarrilaren 30ean Frantziako Le Monde eta Le Temps egunkariek  Alfredo Cospito-ren borrokaren berria jaso dute.

https://www.lemonde.fr/international/article/2023/01/30/en-italie-la-greve-de-la-faim-d-un-terroriste-anarchiste-relance-le-debat-sur-les-conditions-de-detention_6159895_3210.html

https://www.letemps.ch/monde/italie-une-greve-faim-abolir-lisolement-prison

Otsailaren 1ean Parisen (Frantzia) Alfredoren aldeko elkarretaratzea burutu Dute italiar enbaxadaren aurrean.

https://www.lapresse.it/esteri/2023/01/31/cospito-protesta-davanti-ambasciata-italiana-a-madrid/

Otsailaren 2an Estrasburgon, Europar parlamentuan, Clare Daly Europar ezkerra taldeko Irlandar eledunak Alfredo Cospito-ren borrokaz hitz egin du. Gogor salatu ditu 41 bis erregimena zein italiar agintarien jarrera eta Europar Batasunari auzi honetan eta Alfredo erregimen hortatik ateratzeko ekiteko deia egin dio.

https://www.radiondadurto.org/2023/02/02/caso-cospito-la-deputata-irlandese-clare-daly-interviene-alla-plenaria-del-parlamento-europeo-chiedendo-la-fine-del-regime-di-41-bis/

Otsailaren 2an Caracas-en (Venezuela) Juan Contreras, diputatu chavista ohia eta Simon Bolivar Koordinakundeko lehendakariak Alfredo Cospito-ren alde mobilizatzeko deia egin du eta bertako italiar enbaxadari protesta gutun bat igorri dio. Ekintza honek italiar hedabideetan eta politikarien artean Oiartzun handia izan du.

https://www.huffingtonpost.it/esteri/2023/02/02/news/dal_venezuela_anarchici_cospito-11235715/?ref=HHTP-BH-I11234752-P1-S3-T1

https://www.ansa.it/sito/notizie/politica/2023/02/02/tajani-minaccia-anarchica-sullitalia-lultima-da-caracas-_26ce90b0-bd17-46be-a65b-e7a8ca4fdad8.html

Kazetariak 41 bis modulo batetan

28 Urt

RAI irrati-telebista kate publikoak 41 bis sail batetan grabatutako erreportaia laburra zabaldu. Duen helburu propagandistikoa eta “zuritzailea” albo batera utzita dokumentu interesgarria da.

Presoen aldeko ekintzak

28 Urt

Urtarrilaren 27ko gauean 5 kaputxadunek Italiak Bartzelonan duen kontsulatuaren atarian 41 bisaren aurkako pintaketak egin zituzten eta eraikineko leihoa batzuk apurtu zituzten.

Gau berean Berlinen italiar enbaxadako lehen aholkulariaren kotxeari su eman diote. Eraso honek italiar hedabideetan oiartzun handia izan du.

https://www.ansa.it/sito/notizie/mondo/2023/01/28/incendiata-lauto-di-un-funzionario-dellambasciata-italiana-a-berlino_d8d656d6-158e-485d-8eef-757e90942c2c.html

https://www.ilmessaggero.it/mondo/attacchi_sedi_diplomatiche_italiane_barcellona_berlino-7196112.html

https://www.unionesarda.it/news/mondo/attentati-ai-diplomatici-italiani-a-barcellona-e-berlino-meloni-violenze-che-preoccupano-v9mu5nu8

Urtarrilaren 27ko gauean Torino inguruko antena errepetidore bati su eman diote eta Alfredoren aldeko pintaketa bat laga dute erreibindikazio gisa.

https://torino.repubblica.it/cronaca/2023/01/28/news/anarchici_ripetitore_collina_torino-385506346/?ref=RHLF-BG-I385509309-P8-S1-T1

Spoleton anarkista batzuk orain urte batzuk hainbat langileen heriotzaren erantzulea izanda justiziak aske utzi zuen enpresari baten txaleta erasotu dute Alfredoren alde eta 41 bis-aren aurka.

https://www.ansa.it/umbria/notizie/2023/01/28/anarchici-rivendicano-danni-a-villa-imprenditore-umbro_9eed8251-b1a8-43e2-af63-988cbd2bd398.html

Alfredo Cospitoren osasun egoerak okerrera egin du eta Justiziak epeak luzatzen ditu!

26 Urt

Urtarrilaren 25ean Erromako Kasazio Auzitegiak (apelazio epaitegi gorena) Justizia ministroaren ildo beretik,  apirilaren 20rako jarri du Alfredo (GERORA MARTXOAREN 7Rra AURRERATU DU) Cospito 41 bis erregimenetik ateratzeko jarritako helegitea aztertzeko data.

“Apirilaren 20ean Alfredo hilda egongo da. Hain tarte luzea itxarotea haren baldintzekin bateraezina da. Egoera mugara heldu da, 100 egunez ez du jan eta 40 kilo baino gehiago galdu ditu. Medikuntzako literaturak norberaren pisuaren erdia galtzen denean atzerabiderik gabeko kalteak gertatzen direla egiaztatu du. Ezin du hainbeste itxaron, edozein unetan kolapso bat izan dezake eta orduan indarrez berpiztu eta elikatu beharko dute. Baina berak jada derrigorrezko elikadura arbuiatzen duela idatzita utzi du. Orain zer gertatuko da?” adierazi du Alfredoren jarraipena egiten ari den medikuak.

Angelica Milia, Alfredoren osasun egoeraren jarraipena egiten ari den konfidantzazko medikuak urtarrilaren 26ean Alfredo espetxean bisitatu ondoren egindako adierazpen kezkagarriak:

“Gau honetan Alfredo dutxan erori da eta sudurraren oinarrian duen haustura anitza murrizteko klinikan artatu dute, baina odol asko galdu du, indarge dago, gorputzaren termoerregulazio normala izateko zailtasunak ditu. (Odolean) plaketak oso baxu ditu eta zauri txikienak ere hemorragia indartsu bat eragin diezaioke, zeinak, haren osasun baldintza orokorrak ikusita eta 100 egun elikatu gabe daramatzala kontutan izanda ondorio larriak izan ditzazke.

Jada ez da berriro ibiltzera ez pasiatzera patio orduan, oso ahul sentitzen da, hainbeste gurpildun aulkia erabiltzen ari dela eta honek asko makurtzen du.

Gau honetako erorketaren eta klinikan jasotako artaketaren mina txikitu egin da. Baina ez du lortzen termoerregulazio normal bat izatea, berotzeko ahaleginetan soinean hiru praka eta 4 jertse daramatza jantzita. Garbi dago ezin duela espetxe honetan jarraitu, artapen sanitario egoki bat bermatu diezaiokeen egitura batera lekualdatua izan behar du”.

Empeora la situación de Alfredo Cospito y la justicia estira los plazos

El 25 de enero de 2023 la Corte de Casación de Roma (la más alta instancia de apelación), siguiendo la línea del Ministro de Justicia, ha fijado el 20 de abril como fecha para estudiar el recurso presentado por el abogado de Alfredo Cospito para sacarlo del régimen 41 bis.

“El 20 de abril Alfredo estará muerto. Una espera tan larga es incompatible con sus condiciones. La situación es límite, no ha comido durante 100 días y ha perdido más de 40 kilos. La literatura médica ha demostrado que cuando un@ pierde la mitad de su peso los daños son irrreparables. No puede esperar tanto, en cualquier momento puede sufrir un colapso y tendran que reanimarlo y alimentarlo por la fuerza. Pero él ya ha dejado escrito que rechaza la alimentación forzosa. Ahora qué va ha pasar?”

Esta noche (del 25 al 26) Alfredo se ha caído en la ducha y en la clínica le han tratado para rebajarle la fractura multiple que tiene en la base de la nariz, pero ha perdido mucha sangre, está débil, tiene dificultades para mantener una termorregulación normal del cuerpo. Tiene las plaquetas (en sangre) muy bajas y la herida más pequeña le puede provocar una poderosa hemorragia, la cual, vistas sus condiciones generales de salud y teniendo en cuenta que lleva 100 días sin comer, puede tener consecuencias muy graves.

De hecho ya no sale más a caminar ni a pasear en la hora de patio, se siente muy débil, tanto que está utilizando la silla de ruedas lo que le degrada mucho.

El dolor de la caída de esta noche y del tratamiento en la clínicase ha reducido. Pero no logra tener una termorregulación normal, tratando de calentarse lleva puestos tres pantalones y cuatro jerseis. Está claro que no puede continuar en esta cárcel, debe ser trasladado a una estructura que que pueda garantizarle una atención sanitaria adecuada”

Iturriak / Fuentes:

https://www.ondarossa.info/newsredazione/2023/01/99-giorni-sciopero-della-fame-condizioni

htpps://osservatoriorepressione.info

https://t.me/NO41bis

01/23. Genova: “Prometeo” auziaren apelazio epaiketa

23 Urt

“Prometeo” auziaren harira, hasierako epaiketan absolbituak izan ziren 3 anarkistek apelazio epaiketan fiskalak eskatutako 16-17 urtetako zigor eskaerei aurre egin behar zieten. Genovan berriz ere epaitu dituzten 3 anarkistek Alfredo Cospitoren aldeko adierazpen bat irakurtzen saiatu dira. Epaileak 30 segundu pasata moztu egin ditu eta horren aurrean hiru auzipetuek eta haien lagunek epaiketa-gela utzi eta epaitegi kanpora irten dira.

Gerora epaitegiak 3 kideen absoluzioa berretsi duela jakin da, beraz lagunak erabat libre daude!

Kideek irakurri behar zuten adierazpena:

“Genova, 2023ko urtarrilaren 23an

Elkartasunaren auzia guretzat, anarkistontzat oinarrizkoa, erabakiorra da.

Horregatik gaur, epaiketa-gela honetan, hitz egitea galerazten zaion kide bat badela jakinda, ezin diogu hitz egiteari utzi.

Alfredo Cospitok gaur, preso dagoen bizidunentzako hilobian, Bancaliko espetxean (Sassari),  96 egun betetzen ditu gose greban, protesta egiteko baimentzen zaion era bakarrean, 41 bis-a eta bizi arteko espetxeratzea (ergastolo ostativo delakoa) diren herra errepresiboen aurka.

Erakunde guztiek haien amorru demokratikoa erakusten ari dira, errepresalia eta ezgaitasun kiratsa darion isiltasun baten atzean gotortuta.

Hau epaiketa-gela bat izan nahi badu, kontzientzia duen inor ezin da eserita gelditu eta haren lana lasai lasai egin, Alfredorentzat, tortura usaina duen estatu honetako espetxe batetan, orratzak azken orduan, minutuan, segunduan gelditzear direla jakitun.

Justizia burujabea eta askea beharko zuen tokian garrasi bat altxatu behar da:

41 BISAREN AURKA

BIZI ARTEKO ESPETXEAREN AURKA

ALFREDO COSPITOREN BERSAILKAPENAREN ETA ASKAPENAREN ALDE

Nat, Robert eta Beppe”

Alfredori elkartasuna adierazteko “nazioarteko ekintza aste” bat ospatzeko deialdia

13 Urt

Sareetan urtarrilaren 22tik 28ra bitartean nazioarte mailan Alfredo Cospitorekiko elkartasun mobilizazio eta ekintza aste bat egiteko deialdia zabaldu dute.

CGTk Alfredo Cospitori elkartasuna adierazi dio

21 Abe

CGT sindikatu anarkosindikalistak Alfredo Cospitori eta haren borrokari elkartasuna adierazi dio.

Alfredoren egoera larria epaileen azken erabakien ondoren

20 Abe

Abenduaren 19an Erromako Espetxe Zaintzarako Epaitegiak 41bis-aren aurka Alfredo Cospito-ren abokatuek aurkeztutako helegitea atzera bota du. Egun berean Torino-ko Aapelazio epaiteagiak Alfredoren aurka fiskalak eskatutako zigorraren zilegitasunaren inguruko galdeketa Auzitegi Konstituzionalera bideratzea erabaki du.

Torinoko apelazio epaiteagiak, Alfredoren abokatuek aurkeztutako helegite bati jarraiki, fiskaliak Alfredo Cospito eta Anna Beniamino anarkistentzat eskatzen dituen zigorrak italiar Konstituzioaren printzipioekin bateragarria ote den galdegingo dio Auzitegi Konstituzionalari. Zehazki, kideen kasuan, delitu batetan errreinzidenteak diren pertsonei  -kasu honetan terrorismoarekin lotutako gertaerak- “arinak edo ez larriak” izanagatik zigorrak arintzea eragozten duen arauaren zilegitasunaren inguruan galdegingo diote.

Dozena bat anarkista epaitegi barrura sartu ahal izan dira eta epaileek haien erabakia irakurri ostean epailei garrasi egin diete: “Hiltzaileak””Eskuak odolez zikinduta dituzue””Lotsatu zaitezte””Sasikume zikinak””Faxistak”. Poliziak kide guztiak identifikatu ditu epaitegitik kanporatu dituenean.

Egun berean Erromako Espetxe Zaintzarako Epaitegiak 41bis-aren aurka Alfredo Cospito-ren abokatuek aurkeztutako helegitea atzera bota du eta ondorioz Alfredo-k 41 bis isolamendu erregimen ankerrean jarraitu beharko du. Alfredo-k 41bis-etik irten artean urriaren 20ean hasi zuen gose grebarekin jarraituko duela kontutan izanik gaurko erabakiak heriotz zigor baten parekoa da.

“Alfredo gose grebarekin aurrera egiteko asmoa du. Gure medikuaren arabera mugara iritsi da” adierazi du Flavio Rossi Alfredoren abokatuak.

Erabaki hauen aurrean eta Alfredoren gose grebaren iraupen luzea kontutan izanik, elkartasun adierazpenak eta ekimenak ugaritzea eta indartzea berebiziko garrantzia hartzen du.

Alfredo bizirik eta aske nahi dugulako! Errepresioarako erabiltzen diren atxiloketa erregimen bereziekin amaitu behar dugulako!! Espetxeekin eta hoiek behar dituen gizarteekin amaitu nahi dugulako!!

Grezia. Sabotaiak presoekin elkartasunean

11 Abe

Abenduaren 8an zenbait hedabide alternatibo digital eta webgune bidez “Mendekurako Carlo Guiliani (2001ean Genovan protesta batzuetan polizia batek tiroz hil zuen 23 urtetako ekintzailea) Zelula” delako batek hedabideetan eta Italiako arduradun politikoengan hainbesteko oihartzuna izan duen su bidezko erasoa bere gain hartu du: abenduaren 1ean Atenasen italiar enbaxadako goi kargu baten kotxeen aurkakoa.

Azaroak 11an Heraklion hirian 11 kutxazain saboteatu zituzten Italian borrokan diren preso anarkitekin eta Grezian bertan borrokan diren turkiar jatorriko 11 preso politikoekin elkartasunez.

Azaroaren 27an Atenaseko Botanikos auzoan Speedex enpresako furgoneta eta kamioiei su eman zieten.

41bis-aren aurkako ekimen solidarioak

11 Abe

Abenduaren 4ean:

-Montevideon (Uruguay) elkarretaratze bat burutu zuten italiar enbaxadaren ondoan.

-Komotinin (Grezia) manifestazio solidarioa burutu zuten eta pankartak eskegi zituzten.

Abenduaren 5eko gauean Iruñean (Euskal Herria) italiar azpi-kontsulatuaren atarian eta inguruetako kaleetan pintaketak burutu zituzten Alfredo Cospitori eta gose grebalariei zein Gabriel Pombo Da Silva eta Claudio Lavazza preso anarkistei elkartasuna adierazteko. Ekintza ” Lucio Urtubia Komando Autonomoak” bere gain hartu du.

Datorren asterako hiruzpalau ekimen Italian:

-Abenduaren 12an Pisako Garage Anarchico-n abokatu batekin elkarrizketa.

-Abenduaren 17an Pisako Garage Anarchico-n afari solidarioa.

-Abenduaren 17an Firenzen kaleko musika jaialdi solidarioa.