Aurtengo uztailean Kasazio Gorte Gorenak “Scripta Manent” auziaren barnean Anna-ri (Beniamino) eta Alfredo-ri (Cospito) egotzitako delituetako bat “sarraski politikoa” bezela berrizendatu zuen. Aipatu delituaren txat italiar kode penal “ergastolo” edo bizi arteko espetxeratzea aurreikusten du.Delitua berrizendatu ondoren Kasazio Gorte Gorenak auzia berriro apelazio epaitegira igorri du bertan kideen zigorrak egokitu ditzaten. Zigorren neurria erabakiko duen audientzia Torino abenduaren 5ean ospatuko da.Elkartasuna Anna-rekin eta bereziki egunotan 41bis-aren eta ergastoloaren aurka gose greba bat burutzen ari den Alfredo-rekin!Indarra haren borrokarekin bat egiten ari diren kide presoei!
Terni-ko espetxean Juan Sorroche-k Alfredo Cospito-ren gose grebarekin bat egin du
26 UrrUrriaren 25eko gauerdian, Terni-ko espetxeko Segurtasun Handiko (AS) sailean, Juan Sorroche preso anarkistak gose greba bati ekin dio egun baraualdian dagoen Alfredo Cospito kideari babesa adierazteko eta errepresioa salatzeko.
Erroma (Italia). Alfredo Cospito-rekin elkartasun ekimenak
26 UrrUrriaren 23an Piazza Gardenie-n burututako elkarretaratzearen eta testuen irakurketaren ostean zenbait lagunek kalejira zaratatsua burutu zuten Centocello auzoan zehar, trafikoa moztuz eta pintaketak burutuz.

Urriaren 25eko goizean hainbat lagunek 41bis erregimena eta ergastolo-a (bizi osorako espetxe zigorra) salatzeko eta Alfredo-ri elkartasuna adierazteko Amnesty International gobernuz kanpoko erakundearen erakundea okupatu zuten.



Bancali-Sassari (Sardinia). Alfredo Cospito gose greban urriaren 20tik
24 UrrUrriaren 20ean Alfredo Cospito kideak Bancali-ko espetxeko 41-bis sailetik -bideokonferntzia bidez- Sassari-ko (Sardinia) epaitegian jasaten duen komunikazioen zentsura eta kontrola ikuskatzeko auzia izan zuen. Alfredok aukera hau baliatu zuen egun horretatik gose greba bat hasi duela jakinarazteko. Protesta hau espetxe barnean haren militantzia eta konpromezu iraultzaileari eusteagatik jasaten ari den errepresio latza (isolamendu eta kontrol neurri krudelak ezartzen dituen 41 bis erregimena) salatzeko.
Elkartasun osoa Alfredo Cospitio-rekin!
https://www.federacionanarquista.net/el-anarquista-alfredo-cospito-inicia-una-huelga-de-hambre/

Sassari – Sardinia. Alfredo Cospitoren aldeko ekimena
16 UztEkainaren 25ean Sassari-n kalejira bat burutu zen “Scripta Manent” auziaren eta Alfredo Cospito kidearen egoeraz informazioa banatzeko.
Ekainaren 26ean aldiz Sassari eskualdeko Bancali-ko espetxean, non Alfredo Cospito preso dago, elkarretaratze bat burutu zen lagunaren egoera salatzeko eta hari elkartasuna adierazteko. Ondoren inguruko herrietan informazioa banatu zen.