Albokoa

03/24-25. Alfredoren aldeko ekimenak Bilbon

26 Mar

Ostirala martxoaren 24ean Alfredoren aldeko eta espetxeen aurkako aldarria Bilboko hiriguneko finantza ta botere zentruetan zein merkatal kaletan zabaldu genuen…italiar kontsulatuaren parean konzentrazio batekin amaitzeko.

Eta larunbatean, datorren asteko epaiketaren harira (11 antifaxista epaituko dituzte VOXen ekitaldi baten aurkako protestengatik) Sare Antifaxistako lagunek Alfredoren borroka gogora ekarri dute. Gora Bilbo ta Euskal Herriko antifaxistak! Adi martxoaren 28ko epaiketaren aurka antolatutako mobilizazioei!

https://sareantifaxista.blogspot.com/2023/03/bilbo-zaharra-antifaxista-se-solidariza.html

Albokoa

Lezoko Txerrimuñon Alfredoren aldeko musika jaialdia 03/11

12 Mar

Martxoaren 11an Lezoko Txerrimuño baserri okupatu mitikoan Alfredo Cospitoren aldeko kontzertua eta ekitaldia ospatu zuten.

Albokoa

Preso politiko komunistak eta haien memoria defendatu!

11 Mar

Espainiar estatuak bahituta dituen PCE(r) eta GRAPO erakundeetako ekintzaile komunistak ez ahaztu! Espainiar monarkia faxista eta ustelaren egiazko izaera azaleratzeagatik jada bi urtez bahituta dagoen Pablo Hassel kalera!

Kepa Crespo Galenderen memoria defendatu dezagun! Nahiz eta haien ideia eta ekintza guztiak ez partekatu preso politiko eta iraultzaileetaz harro gaude!

http://www.presos.org.es/index.php/2023/03/05/arenas-libertad-articulos-y-texto-martillazo-llibertat-hasel-amnistia-total-en-defensa-de-kepa-crespo-interior-criminalizador-eitb-manipulacion-de-la-info

Albokoa

Alfredo Cospitoren osasun egoera martxoaren 7an

10 Mar

Kide eta lagun asko Alfredoren osasun egoeraz galdezka dabiltza eta italiar hedabideek informazio kontraesankorrak eta gezurtiak zabaltzen ari direnez Italiako kideekin baieztutako informazioak jasotzen dituen idatzi hau zabaldu nahi dugu:

Martxoaren 7ko goizean Andrea Crosignani, Alfredo Cospitok izendatutako konfidantzazko medikuak, Alfredo Milanoko San Paolo ospitaleko presoentzako sailean ikusi ahal izan zuen. Hona hemen medikuak Alfredoren abokatuari telefonoz egindako lehen adierazpenaren laburpena.

Alfredok haren berezko pisutik urrun dago, 69 kilo pisatzen ditu eta honek arriskuan hartzen du. Ez ditu osagarriak hartzen, gatza eta azukre pixkat izan ezik. Hala ere haren elektrolito maila baxua izan arren ez da kezkagarria eta elektrokardiograma erregularra du. Eskuineko hankan mugitzeko arazoak ditu eta baraualdi luzeak eragindako azidosia ere.

Medikuak une honetan bere bizitzak duen arrisku larrietaz ohartarazi du. Medikuaren hitzetan Alfredo burutik oso argi dago eta bere egoeraren jakitun.

Medikuaren audioaren esteka:

https://t.me/NO41bis/6312

Albokoa 10 Mar
Albokoa 1 Mar

Euskal Herriko eta inguruko beste herrialdetako kideei eta lagunei gurekin Bilbon indarrak biltzera etortzeko deia zabaltzen diegu. Alfredo aske eta bizirik nahi dugulako! Errepresioari elkartuta aurre egingo diogulako!

Albokoa 1 Mar
Albokoa

02/18. Alfredoren osasun egoera eta derrigortutako elikaduraren inguruan bi ohar

19 Ots

Otsailaren 18an konfidantzazko medikuak Alfredo Milanoko San Paolo ospitalean bisitatu ahal izan du eta ondoren Onda Rossa irrati librean adierazpenak egin ditu.

Hona hemen medikuak esandakoaren laburpena:

-Jada bagenekiena: indarrak bildu aldera eta 24eko epaiketara heltzeko osagarri bitaminikoak eta yogurta hartzen saiatu arren Alfredoren gorputzak ez ditu hoiek onartu. Ondorioz Alfredok gatza, potasioa, eztia eta azukre pixkat besterik ez du hartzen.

-Otsailaren 24ko entzuketan aurkako epaia jaso ezkero Alfredok osagarri gisa hartzen ari den gaiak hartzeari utziko dio.

-Larruazalean erupzioak eta zauri arinak izaten ari da.

-Odol analisiek elektrolitoen mailak egonkortu zaizkiola erakutsi dute. Eta fosforo mailak ere balore onargarrietan ditu.

-Alfredok burua argi du eta bere erabakiarekin irmo jarraitzen du.

Iturria: ondarossa.info

Derrigortutako elikaduraren inguruko bi ohar:

Italiar agintariak Alfredo indarrez elikatzeko neurriaz jarduteaz gain, neurri honi babes ideologikoa emateko, Bioetika Batzorde Nazionalari horren inguruko galdeketa luzatu dio.

Italiar legedian bada TSO edo Derrigorrezko Osasun Tratamenduak arautzen dituen lege bat: 219/2017 legea. Horren arabera TSO bat ezarri aurretik piskiatra batek pazienteari azterketa eta ebaluaketa bat burutu behar dio, eta ondoren mediku batek eta pertsona bizi den hiriko alkateak epaile bati tratamendua ezartzeko eskaera luzatu behar diote. Eta tratamendua 7 egunetik egunera ikuskatu eta berritu beharra dago.

Baina lege berak, aurretiaz, edozeinek derrigortutako tratamendurik ez duela jaso nahi adierazteko eskubidea duela eta hori urraezina dela ere ezartzen du; hori DAT (Direttiva Anticipatta di Trattamento) izeneko adierazpen baten bidez egin ahal da.

Eta jakina denez Alfredok 2022ko azaroaren 12an holako adierazpen bat egin zuen eta haren abokatuak erakunde guztiei jakinarazi zien.

Albokoa

02/20.Modena. Askatasun sindikalaren eta Alfredorekiko elkartasun greba orokor deialdia eskualdean

14 Ots
Albokoa

Itxaropenerako zirrikitu bat Cospito auzian

14 Ots

Otsailaren 12 an igandean mafiarekin loturak izan dituzten enpresekin lotuta dagoen egunkari eskuindar baten eskutik hauxe jakin genuen:

“(…)Eta atzo arratsaldean, Reppublica-k jakin zuenaren arabera, otsailaren 24ean espetxe gogorra (Alfredori) kentzearen gainean erabaki behar duen Corte Cassazione-ko prokuradore nagusiaren ordezkoa den Piero Gaeta-k Cospitori “41 bisa indargabetzeko” eskatu du(…)”

https://www.repubblica.it/cronaca/2023/02/12/news/cospito_procuratore_cassazione_piero_gaeta_41_bis-387581952/

Gerora berria beste hedabideek egiaztatu zuten eta hurrengo egunean Alfredo-ri bisita egin zion medikuak aditzera eman zuen aipatu berriaren ondorioz Alfredok bitamina osagarriak hartzea erabaki duela eta kamomila eztiarekin eta gatzekin ere hartzen ari dela.

Otsailaren 14ean abokatuek jakitera eman dute Alfredo jada bitamina osagarriak erregulartasunez hartzen ari dela eta horrek arritmia edo edema bat jasateko arriskua gutxitzen duela. Gainera gaur eztiaz gain yogurth bat hartu du, nahiz eta grebarekin jarraitu, otsailaren 24ean 41 bisaren aurka jarrita duen elegitearen gainean duen auzira ahalik eta indartsuen heltzeko.

https://milano.corriere.it/notizie/cronaca/23_febbraio_13/alfredo-cospito-riprende-ad-assumere-gli-integratori-nel-carcere-di-opera-697e0d45-15db-44c9-8801-9d6031d2fxlk.shtml

https://www.ilsussidiario.net/news/cospito-e-41bis-scontro-cassazione-nordio-ora-tocca-alla-politica-risolvere-il-caso de