Haris Mantzouridis anarkista aske!

17 Urt

Atenas (Grezia). Urtarrilaren 16ean, helegite baten harira, Haris Mantzouridis anarkista absolbitu eta espetxetik atera dute. Kidea 2021/10/13an bere etxean, lanetik itzulitakoan atxilotu zuten. 2018an gertatutako lapurreta bat egotzi zioten gertaeren tokitik hurbil ustez topatutako aldizkari zahar batetan haren ADN arrastoak omen zeudelako. Epaileak ez du froga horren baliagarritasuna eta sinesgarritasuna onartu horren topaketan zein kudeaketan poliziek ez zityztelako beharrezko bermeak hartu…muntaiaren susmo argia dgoelako!

Gogoratu beharra dago atxiloketan jasandako indarkeriak eta haren seme jaioberriarengandik banatu izanak Harisi antsietate krisialdi bortitzak eta osasun arazo larriak eragin zizkiola, Dafniko ospitale psikiatrikoan aldi luzeak eman behar izan zituelarik.

Utzi iruzkina