Albokoa

Alfredo Cospito-ren osasun egoera abenduaren 31an

29 Abe

Abenduaren 29rako Alfredok 31 kilo galdu zituen, 115tik 84era pasatuz. Haren konfidantzazko medikuak Angelica Milia-k egun horretan bisitatu ahal izan zuen eta Alfredok bitamina osagarriak hartzeari uzteko erabakiarekin amorratuta dagoela adierazi du.

Alfredo osagarriak hartzen jarraitzeko konbentzitzen saiatu da, bereziki potasio falta duela atzeman ostean, eta analisien emaitzak eskuratu arte osagarriak hartzen jarraituko duela hitz ematea lortu du.

“Alfredok gogoa indartsu du, ziegaz aldatu dute eta eguneroko patio orduan beste hiru presoekin elkartu daiteke. Oraindik odolean kaltzio maila altua du eta azukre mailak eztia hartzen eusten dio” adierazi du medikuak.

Abenduaren 30ean aldiz Alfredoren abokatuak, Flavio Rossi-k, bere osasun egoerak txarrera egin duela jakinarazi du:

“Egun 35 kgr galdu ditu eta gihar inboluntarioen funtzionamendurako (tartean bihotza) beharrezkoa den potasioaren beherakada kezkagarria izan du. Medikuak, txarreranzko joera honek larrituta, osagarri espezifikoak eman dizkiote”.

Alfredoren medikuak Radio Orla d’ Urlo irrati libreari gaur eskainitako elkarrizketa entzungai:

Utzi iruzkina