Torino. 03/04.Alfredo Cospitoren aldeko manifestazioaren aurka kargak eta Radio BlackOut setiatuta!!

4 Mar

Gaur Alfredo Cospitori elkartasuna adierazteko Torinon antolatutako manifestazioa karga basatiekin eta gas negarargileekin sakabanatu du. Aurretik, atzo gauetik, poliziak manifestariei hirira heltzea galerazteko kontrolak jarri ditu eta hirian bertan ere hamaika kontrol burutu ditu.

Kargen ondorioz manifestari batzuk Radio BlackOut irrati libre historikoaren egoitzan babestu dira. Irratia haurrentzako, gazteentzako zein familientzako aisialdia azpiegiturak eta kultur baliabideak ditu eta gaur lepo zegoen….hala ere poliziak ke poteak jaurti ditu barrura eta eraikina ordu luzez setiatuta mantendu du. Azkenean poliziak alde egin du eta manifestazioan atxilotutako jende guztia askatua izan da (asko karguekin).

Elkartasun osoa Radio Blackout-eko lagunekin eta haiekin daudenekin!Polizia kanpora!

47 atxilotu izan ziren

Manifestazioaren harira 47 lagun atxilotu zituzten eta karguekin aske utzi. Hoietako 27 hirira sartzen eta manifestazioaren hasierako topagunera hurbiltzen saiatzen ari zirenean atxilotu zituzten ustez kale borrokan erabiltzeko treneria zeramatela: kaskoak, makilak, mailuak, gasaren aurkako maskarak, petardoak, bengalak, etabar. Hirian bertan beste 16 lagun atxilotu zituzten eta gerora manifestazioan bertan beste 8 lagun poliziari erresistentzia egiteagatik atxilotuak izan ziren.

Italiako beste eskualdetakoak izanagatik atxilotuetako 28ri datozen urteetan Torinora hurbiltzeko debekua ezarri diete.

Utzi iruzkina