41 bisaren aurka Italiari nazioarteko boikota

6 Eka

Alfredo Cospitok anarkistak 41 bis atxiloketa erregimen ankerraren eta Italian gertatzen ari den errepresioaren gorakada kualitatiboaren zein kuantitatiboaren aurka burutu duen gose greba luzearen harira zenbait presok planteatutako ekimena berreskuratu dugu, Alfredok abiarazitako borrokari jarraipena eta bisibilitatea emateko asmoz eta italiar burgesiari eta agintariei presioa egiteko tresna gisa. Orain ekimena zabaltzeari eta antolatzeari ekin diogu: italiar produktuei, markei, enpresei eta mota guztietako interesei zein Italiarako turismoari nazioartean boikot eta presio kanpaina bat alegia.

Nazioarte mailan, baina bereziki Europar Batasunean eta AEBtan, maila guztietako krisialdi ekologiko-sozial-ekonomikoak eragindako tentsioak zapaltzeko helburuarekin legedi faxistak, ultraeskuineko alderdien eta mugimenduen jarduerak eta errepresio tresnen zein indarren armatze eta indartze nabarmen bat gertatzen ari da. Egoera itogarri honi (eta aurreikusi daitezkeen enfrentamendu bortitzei) berandu baino lehen aurre egin behar zaio…autodefentsarako, elkarzaintzarako eta borrokarako elkartasun eta elkarlan sareak zein ekimenak prestatzen hasteko garaia da.

Atxilotze baldintza eta erregimen berezien aurka eta hoiek ahalbideratzen dituzten legedi eta araudi zaharren eta berrien aurka!!! Gobernu neofaxistaren legedi errepresibo berrien aurka!!! Errepresioak kolpatutakoekin zein borrokatzen dutenekin elkartasuna!!!

Utzi iruzkina