Milano (Italia): otsailean Hungarian gertatutakoagatik antifaxista bat atxilotu dute

25 Aza

Azaroaren 20 eta 21 arteko gauean Milanon Carabinieriek Gabriele Marchesi antifaxista atxilotu zuten urrian Budapesteko epaitegiak luzatutako Europa Mailako Atxiloketa Agindu bat jarraituz (epaitegiak 14 agindu kaleratu zituen Italiako eta Alemaniako antifaxisten aurka).

Gabrieleri zein beste auziperatuei otsailaren 11an Hungariako neonaziek urtero egiten duten ospakizun baten harira neonaziei erasotu izana eta “gaizkile erakunde” bat osatzea leporatzen diete. Auzi honengatik , 2023ko otsailetik, Tobias alemaniar antifaxista eta Ilaria Milanoko anarkista Hungarian espetxeratuta daude eta 12 urte arteko zigorrak jaso ditzazkete. Hungariako ikertzaileek Alemaniako Saxoniako poliziak asmatu zuen ustezko erakunde antifaxistaren teoria bere egin dute.

Azaroaren 22an epaileak Gabrieleri etxeko atxiloketa ezarri dio abenduaren 5ean haren extradizioaz erabakitzeko entzuketa ospatu arte. Bitartean Italian zein Alemanian errepresio saiakera hau jasaten ari diren kideei elkartasuna adierazteko eta haientzako dirua biltzeko hainbat ekimen antolatu dira.

Antifaxismoaren aurkako nazioarteko eraso honen aurka mobilizatu gaitezen!

Hungariako gertaerei buruzko adierazpena:

2023ko otsailaren 11an Budapesten lau lagun atxilotu zituzten nazi batzuei jipoi bate matea leporatuta. Hoietako bi, alemaniar kide bat eta hungariar neska gazte bat, handik gutxira askatu zituzten, beste bi lagunak aldiz, alemaniar lagun bat eta italiar emakumezko bat, oraindik espetxean jarraitzen dute.

Atxiloketa hauek “Ohorearen Eguna” delako ospakizunaren testuinguruan gertatu ziren, 1944ean Armada Gorriak nazien gudaroste bat akabatu zuela oroitzen duen data hau hungariar nazientzat ospakizun berezi bat da eta Europako beste herrialdetako eskuin muturreko militanteak ere erakartzen ditu.

Preso dagoen kidea hasiera batetan komunitateko kide bati eraso egin izana leporatu zioten, 2 eta 8 urte bitarteko zigorra dakarren delitua. Geroago ikerketak burutzen ari ziren bitartean agintariek “bizitzarako arriskua” eragin izana eta bi erasoak talde kriminal bateko partaide gisa burutu izana ere leporatu diote (preso jarraitzen duen alemaniar lagunari bezela). 

Delitu bat baino gehiago pilatu zaizkienez, egungo araudiari jarraiki, zigorra biderkatzea suposatzen du, hau da 2 eta 12 urte bitarteko zigorra. Gainera delitua talde kriminal baten barnean burutu omen denez zigorra handitu egiten da. Behinbetiko kondena baten kasua zigorra 2 eta 24 urte bitartekoa izan daiteke.

Kideei parte izatea leporatzen zaien erakunde kriminal hori, Alemaniako agintariek 2023ko maiatzean epaitzen amaitu duten “Antifaost” auzian existitzen dela erakutsi nahi izan duten talde bera izango litzateke. Berez ikertzaileek, alemaniar agintarien laguntzarekin, instrukzioko epaileari kasu horretako txosten guztiak aurkeztu dizkiote.

Budapesten preso dagoen italiar kidearen atxilotze eta epaiketa gastuei aurre egin ahal izateko nazioarteko elkartasun deialdi bat egiten dugu.

Bestetik ekintza hauen testigantza eman nahi dugu, egin dituenak gorabehera, hitzetatik haratago doan antifaxismo baten erakusle direlako.

Cassa Antirepresione delle Alpi Occidentali 

cassantirepalpi@autistici.org

Utzi iruzkina