Txilen preso maputxeak gose greban

2 Ots

Txile. 2023ko udazkenetik Txile hegoaldeko espetxeetan preso dauden CAM erakundeko ekintzaile maputxeak hoiek espetxeratzeko burututako epaiketa eta muntaia ustelak zein espetxean bizi dituzten baldintza negargarriak salatzeko hainbat baraualdi eta protesta burutzen ari dira. Hamarkadetako errepresio basatiaren gainetik herri maputxeak haien lurraldetaz jabetu eta explotatzen dabiltzan lurjabe eta enpresa handien(hoien artean Benetton) zein gobernu neokoloniakisten gehiegikerien aurka matxinatzen eta borrokatzen jarraitzen du.

Dozena bat preso politikok BIo Bioko espetxean 80 egun inguru daramatzate gose greba burutzen, hoien artean arrisku larrian dagoen Esteban Henriquez (polizien salaketa hutsean oinarrituta, frogarik ez lekukorik gabe, 15 urteko zigorra jaso duen laguna).

Elkartasuna preso politiko maputxeekin eta borrokalari maputxe guztiekin! Gora herrien erresistentzia!!

Iturria: @radiokurruf eta @esteban_henriquez_libre

Utzi iruzkina