Milano (Italia). Faxismoaren aurkako manifestazio nazionala

3 Urt

2024eko urtarrilaren 13rako Milanoko mugimendu antifaxistak eta antierrepresiboak 2023ko otsailean Budapesten naziekin izandako borroken harira Europa osoan burutzen ari den errepresioa salatzeko Italia mailako manifestazio bat deitu dute; ordutik Hungarian preso dauden Ilaria anarkista italiarraren eta Tobias alemaniar kidearen askapena aldarrikatzeko zein Italiatik Hungariara extraditatu nahi duten Gabri kideari – zein sasian dauden beste 13 lagunei- elkartasuna adierazteko.

Faxisten marka berriak diren alderdiek agintea eskuratzen ari dira -Italian, Argentinan, Ukrainian, Grezian, Herbeeretan, Alemaniako eta Espainiako eskualde eta udaletxe askotan.. Europan bereziki eskuin muturreko alderdiek zein taldeek, hedabideen laguntzarekin eta sasi-ezkertiarren epelkeriaren gerizpean, bizi ari diren gorakadarekin gero eta beharrezkoagoa da praktika eta ekimen antifaxista guztiei nazioarte mailan zein geure herri eta hirietan babesa ematea. Orain urte batzuk Estatu Batuetako eskuinak eta Trumpe-en gobernuak antifaxisten aurkako kriminalizazio eta errepresio kanpaina indartsua abiatu bazuten orain Alemaniako Saxoniako eskuindar agintariek mugimendu antifaxistaren kontra abiatutako errepresioa Hungariako polizi-epaileek bere egin dute eta hemengo Europako beste herrialdetara zabaldu nahi izan dute….ustezko nazioarteko erakunde kriminal antifaxista baten aitzakiarekin.

Faxismoari eta eskuin muturrari aurre egiteko antolaketari ekin!!!

Utzi iruzkina