HUNGARIA/ALEMANIA/ITALIA. Antifaxisten aurkako nazioarteko errepresioa

29 Api

1997tik Budapesten (Hungaria) otsailaren 11an, urtero, neonaziek topaketa bat antolatzen duten, “Ohorearen eguna” delakoa ospatzeko: 1944ean sobietar Armada Gorriaren aurka borrokatzen hil ziren 30.00 soldadu naziak (hoien artean hungariar faxistak) omentzeko. Ospakizun hau britainiar British National Front eta Blood and Honour erakundeko hungariar adarrek sustatu zuten eta ordutik Europa osoko eskuin muturreko militanteak erakartzen ditu.

Aurten bertako militante antifaxistak beste tokietatik bertaratutako lagunekin batera neonaziei haien ospakizuna oztopatzeko asmoa zuten. Eta otsailaren 9 eta 11 artean bi bandoen arteko borroka eta istilu ugari izan ziren…naziek ezin izan zuten ohiko lasaitasunarekin jendea kikildu eta haien zaborra zabaldu.

Baina ohikoa denez polizia antifaxisten aurka jo zuen eta 4 lagun atxilotu zituen, gerora aske geratu ziren hungariar jatorriko bi emakumezko, eta ordutik espetxean jarraitzen duten Ilaria Salis 38 urtetako italiar anarkista eta 29 urtetako alemaniar jatorriko gizonezko bat: Tobias. Aldi berean, Alemanian poliziak Berlinen, Jenan eta Leipzigen hainbat etxebizitza miatu zituen. Berlineko Fiskal Nagusiaren bulegoak 9 lagun ikerketapean ditu Budapesteko gertakarien harira.

Auzi honen hasieratik Alemaniako Saxonia estatuko poliziak antifaxistak ikertzeko duen saila eta fiskalia Hungariako ikertzaileekin elkarlanean aritu dira eta hoiei Alemanian “AntifaOst” auzian garatu zuten diskurtsoa nagusitzea lortu dute: nazioartean kontaktuak dituen ezker muturreko erakunde antifaxista biolento baten existentzia.

2023ko urriaren 31an Budapesteko epaileak Italia eta Alemaniako beste 14 lagunen aurkako Europa mailako atxiloketa aginduak ebatzi zituen. Hoien ondorioz azaroan Milanon (Italia) Gabriele “Gabri” Marchesi anarkista gaztea atxilotu zuten eta Berlinen aldiz abenduaren 11an Maja kidea.

Gabri hilabeteak eman ditu etxe barneko atxiloketan eta azkenean Milanoko epaileak haren extradizioa ukatu ondoren aske geratu da. Maja aldiz egun Dresdeneko espetxean dago.

Espetxean dauden lagunei neonazien aurkako erasoetan parte hartzeagatik ondoko delituak egozten dizkiete:

-“komunitateko kideen aurkako erasoa” 2 eta 8 urte bitarteko zigorra dakarren delitua.

-“bizitzak arriskuan jartzea”.

-“delituak talde kriminal baten barnean burutzea”.

Hasieran “komunitateko kideen aurkako biolentzia” leporatu zieten baina gerora beste bi delituak ere gehitu zizkieten eta horregatik orain 11 urtetako espetxe zigorra jaso dezakete.

Hungariako eta Alemaniako antifaxistek auzi honen inguruko informazioa eta elkartasuna bideratzeko webgune batzuk abiarazi dituzte:

www.basc.news

https://budapest-solidarity.net

Bestalde Italiatik atxiloketek eta auziek eragindako gastuei aurre egiteko deialdia zabaldu dute. Informazioa jasotzeko:

cassantirepalpi@autistici.org

Utzi iruzkina