ITALIA. “City” elkartasun mugimendu anarkistaren aurkako auzi erraldoia

29 Api

2024eko apirilaren 22. Torino (Italia). Torinoko DIGOS (polizia politikoa) eta fiskaliak 19 laguni kontrol neurriak ezarri dizkie (3 lagun etxeko atxiloketan, 7 lagun ordutegi murrizketarekin eta egunero sinatzera joatera behartuta eta beste 8 lagun egunero sinatzera behartuta). “City” izeneko operazioaren barnean, 2023ko martxoaren 4ean Torinon Alfredo Cospito preso anarkistari elkartasuna adierazteko egin zen manifestazioan gertatutako istiluekin lotuta Italia osoko 75 lagun ikerketapean daude. Hoiei istiluak eragitea eta poliziei eraso egitea leporatzen diete.

Azken hilabetetan elkartasun mugimendu anarkista geldiarazteko 2023an zehar burututako ekimenen harira Italia osoko fiskalek eta poliziek burutzen ari diren operazioen arteko beste baten aurrean gaude. Hauekin ehundaka anarkistari kontrol neurri eta mugimendu murrizketa zorrotzak ezartzen ari zaizkie: etxeko atxiloketa, ordutegi murrizketa, bizi diren hiria edo eskualdetik ateratzeko debekua, astero edota egunero komisaldegira sinatzera joateko derrigorra, baldintzapeko askatasuna, pasaportea kentzea…Defentsa juridikoa bermatzeko beharrezko gastu ekonomikoaz eta neurri hauek eragindako kalte pertsonaletaz ahaztu gabe (eguneroko bizitza eta harremanak normaltasunez ezin egitea, stresa, lana galtzea, etabar).

Orain inoiz baino gehiago nazioarteko elkartasuna eta elkarlana indartu! Borrokatzen dutenekin!

Más información/ Informazio gehiago:

https://lanemesi.noblogs.org

https://t.me/NO41bis

Utzi iruzkina