Albokoa

Anarkisten atxiloketak Bartzelonan

26 Abu

Bartzelonan kalez jantzitako poliziek abuztuaren 23 eta 24 bitartean 5 anarkista atxilotu zituen eta beste hiruren bila ibili ziren (hoietako bi gerora atxilotuak izan dira). Atxilotu guztiak epailearen aurretik igaro ostean epaiketaren zain aske utzi dituzte.

Atxilotuei, jada maiatzan atxilotu zituzten beste lau lagunekin batera, 2023ko maiatzaren lehenean Bartzelonan legez kanpoko manifestazio bat burutzea eta horretan kalteak eta istiluak eragitea leporatzen diete. Gertakari hauengatik guztira 12 kide auziperatu dituzte.

Atxilotuekiko elkartasuna berehalakoa izan da eta atxilotuei babesa emateko Bartzelonako epaitegi aurrean elkarretaratzeak burutu izan dira eta 24ean bertan manifestazio bat antolatu zen.

Atxilotuekin elkartasuna!

Iturria: Egida-Defensa Colectiva Anarquista

http://t.me/egidadca

Utzi iruzkina