Albokoa

Justizia ministroak Alfredo 41bisean mantenduko du

9 Ots

Otsailaren 9an Carlo Nordio Justizia ministroak atzera bota du Alfredoren abokatuak kidea 41 bisean mantentzeko erabakiari jarri zion elegitea; arrazoi berririk eman gabe ta presoaren osasun egoera larria kontutan izan gabe ezezkoa eman dio eta Alfredo 41 bisean mantentzearen alde egin du. Alfredo-ri ezbeharren bat gertatu ezkero ministroarena eta haren kudeaketa babesten ari den ultraeskuindar gobernuaren erantzunkizuna zuzen zuzena da.

Nordiok otsailaren 15ean parlamentuan Cospitorena aferan egiten ari dena azaldu eta defendatu beharko du…bereziki espetxeetako zuzendari nagusiak (DAP delakoaren buruak), erakunde horretako protokolo eta arauak zein presoen eskubideak urratuz, alderdi ultra bateko parlamentariari Alfredori espetxean grabatutako audio batzuk eman izana.

Otsailaren 24ean aldiz Erromako Kasazio Gorteak espetxe-zaintzarako epaitegiak Alfredo 4 urtez 41 bis-ean mantentzeko hartutako erabakiaren aurka jarritako elegitea aztertu behar du. Justizia ministroak gain epaitegi honek soilik bota dezake atzera mendeku eta txantaia neurri hau.

https://www.google.it/amp/s/www.repubblica.it/politica/2023/02/09/news/cospito_nordio_carcere_41_bis-387191037/amp/

Lo vogliono morto! Nordio ha rigettato la richiesta di revoca del 41bis per Alfredo Cospito

Utzi iruzkina